LAPUEBLA LABARKAko Alkatetzarako Hautagia
Herri batua, Lapuebla hobetzeko modu bakarra
MAIDER MURILLO TREVIÑO
JESÚS ANGEL VITERI PÉREZ
JOSEBA SAENZ ALCALDE
AINHOA RECA ESPARZA
MIKEL RUBIO RODRIGUEZ
ADO MURO NAJERA
BEATRIZ GRIJALBA ESPARZA
Bizikidetza bultzatzea. Gure aldetik dena jarriko dugu bizikidetza eta harremanak sendotzeko, eta, horrela, etorkizunari begira jarriko den udalerri kohesionatua lortuko dugu.
Gazteentzako etxebizitza. Gazteei etxebizitza eskuragarriak eskaintzeko, biztanleak finkatzeko eta gure gazteek inguruko beste udalerri batzuetara ihes egin ez dezaten lan egingo dugu.
Kultura-jarduera gehiago. Eskaintza zabala programatuko dugu adin-talde guztientzat, kultura udalerriko hainbat gunetara hurbilduko duten ekimen publiko edo pribatuentzat.
Industrialdeko gune bat eraikiko dugu, udalerriko familia-upategi eta nekazariei jarduera garatzeko zerbitzua emango dieten pabiloiekin.
Nekazaritza-bideak hobeto mantentzea. Nekazaritza-bideetan inbertsioa handitzea, Arabako Foru Aldundiarekin eta Laguardiako Udalarekin akordioak zabalduz.
Kirol- eta aisialdi-gune berri bat. Parte hartzeko prozesu bat egingo dugu, futbol-zelaiaren eremuan espazio berri hau elkarrekin definitzeko.
Natura- eta upeltegi-turismoa. Turismoa sustatzeko ekintzak garatuko ditugu, gure mahastizaintza- eta ardogintza-ingurunea bultzatuz, Ebro ibaia eta bere ingurune naturalaren erakargarritasuna indartuz.
El Plano enparantzan hobekuntza-obrak egitengo ditugu. Gure udalerriko arteria nagusia da eta esku-hartze integrala behar du.
Herritarren parte-hartzea eta kudeaketa gardena. Aurrekontu parte-hartzaileak, herritar guztiek gure udalerrirako funtsezkoak diren proiektuei buruz iritzia emateko aukera izan dezaten.
Assa Ikastolaren hezkuntza proiektua euskara sustatzeko palanka garrantzitsuena da. Lan egingo dugu hizkuntza bizia izan dadin eta gure egunerokoaren parte izan dadin.