Candidato a la Alcaldía de Aia
‘Aiarra naiz‘ harrotasunez esateko, Aia eta aiarren bizi kalitatea etengabe hobetzen jarraitu dezagun.
Jon Ander Azpiroz Otegui
Miriam Sarasola Eizmendi
Josu Lizaso Zulaica
Ainara Saizar Zuloaga
Garazi Eizmendi Iribar
Lorenz Orbegozo Albizu
Edurne Odriozola Buenechea
Sergio Cubero Belinchón
Arkaitz Iruretagoyena Lerchundi
Estibaliz Lizarreta Merino
Iñigo Etxabe Azkue
Etxebizitzak: Herriko eraikin hutsak eraberrituz edota berreraikiz, etxebizitza berriak sustatu gure herrikide eta biztanleek dituzten beharrak asetzeko.
Hirigintza: Hirigintza Antolamenturako Plan Orokorra errebisatu eta herritarrek dituzten beharretara eta gaur egungo errealitatera egokitu. Aia irisgarriagoa egiteko ekintzak egiten jarraitu, eraikin eta gune publikoetan azpimarra jarriz.
Auzoak: dauzkagun auzo bakoitzak egiten du Aia, den bezelakoa. Auzoak bizitzeko nahi ditugu, baina baita auzo biziak ere. Bertako elkarteekin eta auzokideekin, beharrezkoak dituzten inbertsioekin jarraitu. Kirol eta aisialdi ekintzetan bidelagun izango gara.
Baserriak: Gure herri izaeraren zati izanik, berauen oinarrizko azpiegiturak (baserri-bideak, ur-edangarria, saneametua, fibra-optikoa…) hedatzen jarraituko dugu. Landa-lurren digitalizazioarekin bukatu. Lur-alkartasuna nekazal kooperatibarekin elkarlanean, zerbitzu eta sustapen berriak aztertu eta garatu.
Energia: Energia berriztagarrien plana gauzatu eta herritarrekin garatu. Udal eraikinen autokontsumoa handitu eta argiteria publikoan beharrezko teknologia ezarri energia kontsumoa aurrezteko. Herritarrei formazio tailerrak eta aholkularitza teknikoa eskaini egunerokotasunean laguntzeko, horretaz gain laguntza modu ezberdinak aztertu. Energia Kontsumo kooperatibak sustatu, herriko industriagune, nekazal ustiategi eta kooperatibekin elkarlanean.
Kultura: herritar eta eragileekin elkarlanean, urteroko kultura programa gauzatu eta aurrera eraman. Ez baitugu gastu bat bezala ikusten, inbertsio bat baizik. Kultura duen herria, izaera duen herria dela ulertzen baitugu.
Kirola: Aiak, tokatzen zaion gimnasioa eraiki, erabiltzaile potentzialekin batera diseinatuz. Aiarren bizi kalitatea handitzeko helburu garbiarekin. Gaur egun dauden kirolgune eta frontoien mantenua egin.
Turismoa: turismo plan estrategikoa garatzen jarraituko dugu, sektorearekin elkarlanean, dinamika eta inertzia berriak sortzeko ahalegina egingo dugu. Hosteleritza zerbitzua areagotzeko pausuak eman, Aian bizi garenok eta Aiara etortzen direnek, kontsumitzeko modu eta leku gehiago izan ditzagun.
Aiar guztiak kontutan hartu: hirugarren adinekoen bizitza aktiborako ekintzak bideratu, gizarte arloko beharrezko zerbitzuak bermatu, GFAk eginiko mapa sozialari jarraiki. Gazteria: Haur, gazte eta nerabeei zerbitzua kontsolidatu, Gaztelekua guztion artean eginiko espazio atsegina sortu. Gure etorkizuneko herritar aktibo izango diren heinean, gazteekin elkarlanean jarraitu herriko ekintzen antolakuntza eta parte-hartzera bultzatuz.
Aia Bizia: bizileku soil bat baino gehiago, herri bizi eta aktibo bat izatea dugu helburu. Arbasoengandik jaso genuena ahaztu gabe, egoera eta errealitate berrietara egokitzen dakien herria garela erakutsiz. Bizikidetza eta errespetuan oinarritua, komunitate sentimentu batekin, herritar eta elkarte ezberdinekin elkarlanean.