ABADIÑOko Alkatetzarako Hautagia
Abadiño hobetzen jarraituko dugu ilusioz betetako taldeagaz.
MIKEL GARAIZABAL ITURRIAGAETXEBARRIA
SARA ZEARSOLO SARRIONANDIA-IBARRA
IÑAKI REKALDE MUNIAI
IÑAKI BIDAURRATZAGA UNDABARRENA
VIRGINIA HERNANDEZ GALLARDO
ANA GOMEZ PEREZ
AXIER GARATE AZPITARTE
ARRATE ARANBARRI OSORO
JOSEBA CRESPO RUIZ
AWA CLEMENTINE DIATTA MANGA
CARMEN MARCO GOROSTIZA
SILVIA CABALLERO GOMEZ
ENEKO ETXEBARRIA ALBERDI
Zelaietan kudeaketa publikoko egoitza-zentro bat izango dugu. 120 plaza izango ditu bizikidetza-unitateetan banatuta, Durangaldearen mendeko adinekoak artatzeko.
Gazte-elkarte kolektibo bat bultzatuko dugu eta Abadiño HaurEkin (haurren euskal udalerrien sarea) aktiboki parte hartzeko beharrezkoak diren urratsak emango ditugu.
Aparkaleku gehiago irabazi eta oinezkoen segurtasuna hobetuko dugu. Zamalanak egiteko, oinezkoentzako guneetara autoz sartzeko aukera hobetuko dugu.
Gure adinekoak babestuko ditugu laguntza-zerbitzua eta eguneko arreta-zerbitzu berri bat abian jarriz; guztia beren bizi-kalitatea hobetzeko.
Hutsik dauden merkataritza-lokalak, arrazoizko prezioan, herriko elkarteei alokatzea sustatuko dugu beste jarduera alternatibo batzuk abian jartzea sustatuz.
Udalerrian estalki moderno bat jartzea, besteak beste, baserritarren hurbileko merkataritza sustatzen laguntzeko eta euria egiten duen egunetan aterpe izateko.
Udal udalekuen epea luzatuko dugu familiei kontziliatzen laguntzeko. Udalerri euskalduna, berdintasunezkoa eta errespetuzkoa lortzeko lan egiten jarraituko dugu.
Eskoletako patioak berrituko ditugu eta lehendik dauden eraikinak hobetuko ditugu. Udal eraikinen eraginkortasun energetikoaren aldeko apustua egingo dugu.
Bide-garbiketa hobetuko dugu, baliabideak areagotuz, eta kontzientziazioa eta zerbitzuen eraginkortasuna sustatuz. Herritarrekin komunikatzeko bideak indartuko ditugu.
Hainbat kultur eta kirol ekitaldi bultzatuko ditugu, Abadiñoko elkarte guztien parte-hartzea bultzatuz. Lanean jarraituko dugu herri adiskidetsuago bat izateko.