AJANGIZ 2023

KATIA LAVIN

AJANGIZko Alkatetzarako Hautagia


KATIA  LAVIN

Proiektu berriekin, Ajangizen etorkizuna eraiki.

Taldea

KATIA LAVIN OLOZAGA

SALVADOR RODRIGUEZ CORTES

IÑIGO VALENCIA ALAKANO

NEREA ISASI AJURIA

ISMAEL OAR-ARTETA UNDABEITIA

JESUS OAR-ARTETA UNDABEITIA

ROMAN ETXEANDIA ZABALA

Egistasmoa

1

Energia eraginkortasunari buruzko azterketa egin, energia berriztagarrien instalazioa eta erabilera bultzatu. Argiteria publiko osoan argi eraginkorrak jarri.

2

Zuntz optikoa auzo guztietara zabaldu. Administrazio elektronikoa eta digitalizazioa bultzatu administrazio publikoekiko izapideak errazteko.

3

Ajangizerako urte osorako kultura eta kirol-programa landu. Udalaren jabetzakoa den Txapasta baserria birgaitzeko lan egin, erabilera berria emateko.

4

Hondakinak murrizteko eta birziklatze sistema berriak ezartzeko sentsibilizazio eta hezkuntza kanpainak martxan jarri.

5

Gizarte-zerbitzuekiko lankidetza indartu. Adinekoen etxebizitzetan suteak prebenitzeko plan bat egin. Herritarren partehartzearekin berdintasun plan bat egin.

6

U-Bai: enpresen eta administrazio publikoaren arteko lankidetza bultzatzea, eskualdean ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko.

7

Ajangizko kultura eta natura ondarearen kontserbazioa bermatuko duen landa-turismo iraunkorra bultzatzea, gure ondareari balioa emanez.

8

Bizilagunen mugikortasun premien azterketa egitea, eta udalarekin hitzartutako taxi-garraioaren zerbitzua ezartzea.

9

Irisgarritasun plan bat abian jartzea, herritarren mugikortasuna errazteko. Auzo-bideak hobetu eta mantentze lanak martxan jarri.

10

Zorroztasuna, erantzukizuna eta konpromisoa. Gardentasunaren eta entzute aktiboaren bidez udala herritarrei hurbildu.

Bizkaiako
Berriak