AMOREBIETA-ETXANOko Alkatetzarako Hautagia
Arkalaz! Zornotza izango da bizitzeko tokirik onena.
AINHOA SALTERAIN GANDARIAS
ANARTZ GANDIAGA ZARAZUA
KOLDO BILBAO URIARTE
MIREN MARTIARENA BARKAIZTEGI
SONIA CABEZA ALDANA
ESTHER TORVISCO ZARANDONA
AMAIA AURREKOETXEA IRIGORAS
JON ARTABE IRUSTA
CEFE SIERRA LOPEZ
INES ETXEBARRIA MARDARAZ
OIHANE LATXAGA MAGUNAZELAIA
ALEX ANTOLIN GOROSTIAGA
AMAIA ZUAZAGA RUIZ
JON ANDER GOROSPE BASAGOITI
ITZIAR FERNANDEZ RODRIGUEZ
VANESSA IPARRAGIRRE ALVAREZ
MITXEL ETXEBARRIA ARTETXE
Familien aldeko plan integral bat: Zubiondoko jokoak estaltzea, nerabeentzako proiektu komunitarioak eta Nafarroa Zentroaren birmoldaketa integrala.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatuko dugu eremu guztietan, udal-ekintza helburu feminista nabarmenarekin bideratuz eta aurrera eginez.
Kudeaketa-eredu arina, hurbila eta eraginkorra bultzatuko dugu. ‘Arkalaz!’, zornotzarrei entzungo diegu eta nahi dugun udalerria elkarren artean eraikiko dugu.
Herri berdea gara: bizipista Iurreta eta Larrabetzurantz, oinezkoentzako Zubikurtze-Zubipunte-Zubizabala ibilbidea, Karmelo parkea eta Astepeko ibai-pasealekua.
Zornotza erakargarria nahi dugu enpresa- eta teknologia-arloan, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen duen inbertsio-poloa, batez ere gure gazteentzat.
Amorebieta-Etxano eraldatzen jarraituko dugu: Karmen, Zezilia Gallartzagoitia, Larrabide, San Juan eta San Miguel kaleak berrituko ditugu, oinezkoak lehenetsiz.
Herri eta baserri inguruetako auzoak hobetuko ditugu ‘Auzolan’ programarekin, Urritxe eta Jauregizaharreko urbanizazioak edo Betarragane eta Karmen arteko lotura.
Zerbitzu publiko berritzaileak. Zahartze aktiborako ‘Aktibatu’ programa; adinekoen bakardadeari eta familia mota berrientzako programak sortuko ditugu.
Kultur programazio anitza garatuko dugu, baita kirola bizitzan txertatuko duen plana ere. Larreako kiroldegia handitu, Urgozo eta Kirolgane amaituko ditugu.
Amorebieta-Etxano anitza da, balioak eta nortasuna ditu. Euskara gehiago hitz egiten duen herria gara, baina aurrera egiteko guztion inplikazioa bilatuko dugu.