Anoeta 2023

Nuria Carbonell

Anoetako Alkatetzarako Hautagia


Nuria Carbonell

Anoetak bultzada berria behar du aurrera egiteko. Aldatzeko ordua da.

Taldea

Nuria Carbonell Miranda

Agurtzane Nuñez Yarza

Aitzol Arozena Zufiria

Jaime Peon Ormazabal

Joseba Koldo Ormazabal Lopez

Maria de las Nieves Alarcos Martinez

Rafael Uribarren Axpe

Maria Carmen Egurza Salaverria

Jokin Aldazabal Etxeberria

Miren Ezkiaga Etxezarreta

Francisco Nicasio Juan Lizarralde Begiristain

Egistasmoa

1

Moxtone. EAJ-PNVk proposatuta, Moxtone eraikin gogoangarria erosi da, udal eraikin izateko. Gure helburua bertan herritarren erabilerarako zerbitzuak eskaintzea da.

2

Hondakinak. Hondakinak bereiztuta jasotzeko edukiontzien alde gaude, birziklapen tasa onak lor baititzakete, auzokonpostaguneak sustatuz eta komunikazio kanpaina egokiak eginez.

3

Kirol-zelaia. Kirol-praktika sustatuko dugu aire libreko futbol-zelaia eraikiz, kiroldegiaren ondoko udal-lurretan. Kiroldegiko eskaintza osatuko luke eta kultur ekintzetarako ere erabiliko litzake.

4

Aparkalekuak. Autoak aparkatzeko toki gehiago sortuko ditugu, herriguneko zein auzoetako bizilagunek autoa aparkatzeko.

5

Ibilgailu elektrikoen karga-puntua. Auto elektrikoak gero eta zabalduago daude. Hori dela eta, karga-puntu bat herrian jarriko dugu eta eraikin pribatuetan karga-puntuak jartzeko laguntzak ere emango ditugu.

6

Bizikleten erabilera sustatzea. Autoen erabilera murrizteko, bizikletaren erabilera sustatuko dugu. Besteak beste, gordetzeko aparkalekua sortuko dugu eta oinarrizko konponketak egiteko gunea jarriko dugu.

7

Irisgarritasuna eta auzoak berritzea. Etxebizitza zaharrenak dauden auzo eta kaleak ezin dira alde batera utzi. Horrexegatik, auzo guztiak eraberritzeko plana jarriko dugu martxan, irisgarritasuna sustatuz.

8

Haurrak. Herrian ditugun jolas-parkeetatik bat ere ez dago estalita, eta eguraldi txarra dagoenean erabilerarik gabe geratzen dira. Horregatik, plazako haurrentzako parkea estaliko dugu.

9

Adinekoentzako laguntza zerbitzua. Herriko adinekoentzako eta behar bereziak dituztenentzako arreta zein laguntza zerbitzuak indartzeko azterketa egingo dugu, Alkartasuna jubilatuen elkarteko kideekin elkarlanean.

10

Aldaketa klimatikoa. Udal-eraikinetan eguzki-plakak jarriko ditugu eta Tokiko Energia Komunitatea sortuko dugu, herriko etxebizitzek energia-kostuaren aurrezpena izan dezaten, besteak beste.

Gipuzkoako
Berriak