Antzuola 2023

Josu Xabier Aranguren

Antzuolako Alkatetzarako Hautagia


Josu Xabier Aranguren

Antzuolak aurrera egiteko, antzuolar guztiak lehentasun.

Taldea

Josu Xabier Aranguren Ezpeleta

Dina Mujika Sánchez

Basilio Ormazabal Galarza

Rakel Velasco Borinaga

Iñigo Ramírez de Ocariz Telleria

Nekane Berasategi Sagastume

Jose Ramon Jauregi Guridi

Jose Angel Arbulu Olabarria

Youness Louiz Idigoras

Jose Ignacio Beltrán Uranga

Marcelino Larrea Aranguren

Egistasmoa

1

Energia berriztagarrien eta gas naturalaren hedapena sustatuko dugu. Zabor bilketari erreparatu eta, etxe eta industriako ur zikinak kanalizatuko ditugu Bergarako lotunearekin.

2

Herrian bizi eta lan egin nahi dugulako, etxebizitza, industria eta aisialdi guneen orekari arreta berezia jarriko diogu Hirigintza Antolamendurako Plangintza Orokorrean (HAPO).

3

Landa jabetzen arteko mugak eguneratu, baserri guztietan ur hornidura bermatu eta hauen ur zikinak bideratzea bultzatuko dugu. Herriko landa ekoizpenaren merkaturatzea sustatuko dugu.

4

Herriko merkataritza eta ostalaritza denboran iraunarazteko bideak erraztu eta tresna berriak garatuko ditugu sektorearekin elkarlanean.

5

Herri eskolaren eredu pedagogikoan eragile izan nahi dugu. Gazteek euren garapenerako behar dituzten jolas/aisialdi/topaketa gune, ekintzak eta Gaztetxea sustatuko ditugu.

6

Herritar aktibo eta osasuntsuak behar ditugulako, kirol praktika nagusiak indartu eta lagunduko ditugu: pilota, mendia, korrika, futbola, gimnasioa,...

7

Kultur eragileekin gaude: sortzaile, antzerki talde, literatura eta bertsozale, musika talde, Narruola, Alardea, eta Herri kultura eta ondarea garatu eta zabaltzen duten guztiak.

8

Gizarte-zerbitzuek lehentasuna dute. Etxebizitza babestuen, etxez etxeko laguntzaren, harreraren eta etorri berrien arretaren premiei buruzko hausnarketa partekatua bultzatuko dugu.

9

Herritarrekiko komunikazioa hobetuko dugu. Belaunaldien arteko parte-hartze aktiboa sustatuko dugu, adinekoen eta gazteen esperientzia eta gaitasunak aprobetxatuz.

10

Antzuolak udal kudeaketa iraunkorra behar du. Inplikatutako eragileekin batera, udal-zerbitzuen barne-antolaketa eraginkorra diseinatzea proposatzen dugu.

Gipuzkoako
Berriak