ARANTZAZUko Alkatetzarako Hautagia
Arantzazu inklusiboagoa eta kohesionatuagoa gura dogu.
TXUS DACOSTA RODRIGUEZ
LUPE MOLINA LEON
ASIER PEREZ VAZQUEZ
OSKITZ ARANA ELEZKANO
OLATZ PETRALANDA ARTABE
JANJO NAVARRO GARCIA
ESTHER ZULUAGA BERNAOLA
Espaloiak, lorezaintza eta luminaria mantendu eta garbituko doguz. Auzoak eta mendiibilbideak seinaleztatuko doguz, eta mapak egin ibilbide eta iraupenakaz.
Idurietarantz doan espaloiari jarraipena emongo jako, N-240 errepidearen sarreraraino. Hilerriaren sarreratik Txorietxeko espaloira bidegorria egitea aztertuko dugu, jagokon seinalizazioagaz.
Aterpe bat jarriko da herriko plazan, egun euritsuetan (paellen eguna, plazaren erabilera aisialdirako) erabili ahal izateko.
Gimnasio berri bat irekitzeko aukera aztertuko da, edo, ezinezkoa bada, egungo instalazioak hobetu eta egokituko dira.
Taxi zerbitzua eskainiko da astean baten, garraio publikoa erabiltzeko zailtasunak, mugikortasun falta eta urruntasuna deukien herriko pertsonen beharrizanei erantzuteko.
Laguntza eskainiko diegu LHko eta unibertsitateko ikasketak egiteko laguntza ekonomikoa eskatzen dauenari, baita beste hizkuntza batzuk ikasteko be.
Jubilatuen zentroaren eta gaztetxearen beharrei erantzuten jarraituko da, eta osasunzentroa berriz irekitzen saiatuko gara zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.
Zaintza-kamerak jarriko dira herriko hiru gune estrategikotan, ekintza bandalikoak kontroletako eta murrizteko, biztanle guztien segurtasuna bermatzeko.
Haurtzaindegiko zerbitzuari barriro ekingo jako, Arratiako beste haurtzaindegiei itxaronzerrendak murrizten laguntzeko eta gure familien kontziliazioan laguntzeko.
Erakundeekin lankidetzan, Arratiko udalerriek Euskotrenegaz eta Galdakao-Usansolora helduko dan metroagaz izan daikiezan loturak aztertuko doguz.