ARRAIA-MAEZTUko Alkatetzarako Hautagia
Hurbileko kudeaketa, arduratsua eta dedikazioa.
ANARTZ GORROTXATEGI ELORRIAGA
MARIA GEMMA RAMOS FERNANDEZ
BERSAITZ ALEGRE PEREZ DE ONRAITA
ANA ASUNCIÓN FERNADEZ DE MONJE ALZOLA
GONZALO PEREZ DE ARRILUCEA DE LA HUERGA
JOSE MARÍA ARGOTE MUSITU
NEREA MUGICA HERRAN
Alokairu sozialeko etxebizitza berriak eta egokituak sortuko ditugu, kuartel zaharra eraberritzeko obrak eginez, terrazak sortuz eta eraikinaren inguratzailea hobetuz.
Teleklub zaharraren eraikina egokituko dugu, eraberritze integraleko obrak eginez, energetikoki eraginkorra izango den eraikin berri bat lortzeko eta ekintzailetzarako espazioak sortuz.
Biomasa bidezko berokuntza-sistema berri bat ezarriko dugu eskolan, eraikin jasangarriagoa eta energetikoki eraginkorragoa eginez.
Zahartze aktiboko programak egiten jarraituko dugu udalerriko jendearentzat, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Asfalto-meatzaritzaren interpretazio-zentro berria sortuko dugu, Atauriko geltokia eta haren ingurunea osorik eraberrituz, bisitarientzako harrera-zentroa garatzeko.
Energia fotovoltaikoa sortzeko sistema berriak ezarriko ditugu, udal eraikin guztien buruaskitasun energetikoa lortu arte.
Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria idatziko dugu, lurzorua eta etxebizitza kudeatzeko sistema berriak garatuz, Arraia-Maeztun etorkizunean bizi ahal izateko aukera izan dezaten.
Larrialdiko lehen udal-plana idatziko dugu, Euskadiko larrialdi-batzordeekin eta -taldeekin lankidetzan, herritarren segurtasuna bermatzeko.
Berdintasunaren, segurtasunaren eta emakumearen ahalduntzearen aldeko politika aktiboak eta ekintzak egiten jarraituko dugu, baita haurren eta nerabeen indarkerien prebentziokoak ere.
Administrazio Batzordeekin erakunde arteko lanaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu, udalerri kohesionatua eta zerbitzu hobeak dituena mantentzeko.