ARRATZUko Alkatetzarako Hautagia
Arratzurako proiektuak, esperientzia eta ilusinoa.
JOSU SABIN OLANO IRAZABAL
GORKA BILBAO ORMAETXEA
AINARA ZUBIZARRETA MALAXETXEBARRIA
MIKEL ZARRAGA OTAZUA
KATALIN ZARRAGA LAGUNA
ELIxABETE PIÑOL OLAETA
KARMELE URRUTIA MINGO
Autosufizientzia energetiko garbia lortzeko bidean, Uarkako jauzi hidraulikoa berreskuratuz eta tokiko eguzki-energia komunidade bat sortuz.
Kale-argiak ingurumen-estandar eraginkorretara egokitzea Loiolako aparkalekuan, Loiola-Uarka bidegorrian eta Uarkako espaloian be.
Elkartegia berreskuratuko dogu, traba arkitektoniko bakoa, udal bulego batzuk eramateko. Beste jarduera batzuetarako espazio publiko gehiago izango doguz.
Urteko diru-partida finkoak auzo-bideak barriz asfaltatzeko eta mantentzeko erabiliko doguz, sarbide erosoak eta seguruak bermatzeko.
Barrutia, abiadura erregulatzea eta oinezkoen pasabidea. Uarka, zubia zabaldu eta bihurgune arriskutsuen zuzenketa kudeatu. Espaloia Urtubiko etxeetaraino.
Saneamendua osotzea Lezartza, Zubieta, Loiola eta Loangoa lotuz. Loiolan kableak lurperatzea eta frontoiaren hobekuntza akustikoa. Rokodromo bat Belendizen.
18 urtetik gorakoei Belendizeko txokoan sartzeko aukera eta laguntza emotea gaztetxoen eta adinekoen artean jarduerak bultzatzea bardintasun plana sortzea.
Gure historia berreskuratu, oraintsukoa be: Artzubi, Uarkako arroka, Santo Tomas, ermitak eta Arrolagune. Manu Leguinecheren erakusketa. Ekitaldiak sustatu.
Santa Mane eta San Lorentzo ermitak udal-ondarean sartzea Done Jakue bidearen seinaleztapen ofiziala Loiolatik – Uarka- Olesko.
Babespeko apartamentuen egoitza-zentro bat sortzeko aukerak aztertzea, Bizkaiko Foru Aldundiagaz bat, eskualdeko beharrei erantzuteko.