ARRIETAko Alkatetzarako Hautagia
Danon artean, harro egoteko moduko Arrieta eraiki daigun.
AITOR AGIRRE URKIDI
ITXASO OTAZUA ETXEBARRIA
NEREA LEGARRETAETXEBARRIA MONASTERIO
MARI CARMEN GARAY GAMINDE
IGNACIO URIA GARAIZAR
ELIXABETE ARRIAGA CALVO
NAIARA SAINZ SAGASTI
Udal gardena eta hurbilekoa, ideia guztiak entzunez kudeaketa zintzo eta bidezko bat eginez, aukera berdintasuna eta guztien eskubideak babesten dauana.
Euskararen aldeko apustua egingo dogu, kalean eta etxean erabilera sustatuz, berarekiko sentsibilizazio eta erabilera garatzen dabezan jarduerak bultzatuz.
Arrieta jasangarri bategatik lanean, ingurumena sainduz, energi kontsumoa murriztuz, birziklapena eta konpostaia bultzatuz eta bertoko basoa berreskuratuz.
Landa ingurune eta turismo jasangarriarekin lotutako tokiko ekonomia aktibatzeko egingo dogu lan. Bertoko negozio, ustiapen eta produktuak sustatuko doguz.
Kultura, kirol eta aisialdi jarduerak sustatuko doguz. Era berean, elkarteekin lan egingo dogu gaur egun dagoen elkarte dinamismoa zaindu eta indartzeko.
Adineko pertsonentzako jarduerak indartuko doguz eta egungo baliabideak beren beharrizan eta lehentasunetara egokituko doguz.
Gure udalerrian pertsonen bizi kalitatea handitzeko, zerbitzu eta azpiegiturak hobetuko doguz. Arrieta eroso, seguru eta garbi bategatik lan egingo dogu.
Errepideen hobekuntza eta auzoen irisgarritasunari emango dotsegu lehentasuna, berauen egokitze eta konponketa lanak burutuz beharrezkoa den lekuetan.
Eskualdeko udalerrien arteko jarduera bateratuak sendotuko doguz berdinak zaizkigun beharrizanei konponbidea emateko.
Biztanle gazteek herriko ekipamenduak erabiltzea sustatuko dogu. Beraien kezka eta beharrizanak entzunez gazteei zuzendutako espazio eta jarduerak garatuz.