ARTEAko Alkatetzarako Hautagia
Trantsizio energetiko eta kulturala lideratu nahi dugu.
ALBERTO INTXAURRAGA GOTI
AINARE SANCHEZ BASAGUREN
GORKA BEITIA ZURINAGA
JOSE INAZIO ORTUZAR ALDEKOA
ALAZNE ALDEKOA ITURBE
IÑAKI MUJIKA USOBIAGA
ZIORTZA BEOBIDE ARTETXE
Ekomuseoaren proiektua Artea eta eskualdearentzat erreferente bihurtzea nahi dugu, eraikina eraldatuz, izena eta edukiak aldatuz.
Udalerriko Arau Subsidiarioak eta Plan Orokorra berrikusteari ekin zaio. Guztion lankidetza izatea espero dugu Arteako etorkizuna guztion artean eraikitzeko.
Gure helburua da mugikortasun iraunkorrerako azpiegiturak hobetzea eta sustatzea, bizikletaz, oinez edo autobusez, herrian eta inguruko udalerriekin.
Udal-eraikinetan eguzki-plakak jartzen jarraituko dugu, autokontsumoaren aldeko apustua eginez eta energia-komunitate bat sortzea aztertuz.
Bideak mantentzen eta egokitzen jarraituko dugu, inguruko herriekiko loturak hobetuz. Seinale berriak jarriko dira.
Herriko gazteei entzuteko batzorde berezi bat sortzea proposatzen dugu, haien ideiak eta ikuspuntuak islatu ahal izateko etorkizuneko jardueretan.
Onartu berri den II. Berdintasun Plana garatuko dugu eta ekarpenak martxan jarriko ditugu. Berdintasunaren alde lanean jarraitzea.
Eskualdeko eragileekin (ERROTA, Gorbeialde eta mankomunitatea) elkarlanean jarraitzea, lan-, gizarte- eta garapen-guneak indartzeko.
Kultura etxeari erabilera handiagoa ematea, adin guztiei zuzendutako agenda kulturala indartuz eta ekitaldi eta azpiegituretan kultur eskaintza handituz.
Erakundeekin lankidetzan, Arratiko udalerriek Euskotrenegaz eta Galdakao-Usansolora helduko dan metroagaz izan daikiezan loturak aztertuko ditugu.