Ataunko Alkatetzarako Hautagia
Aurrera egiteko oinak lurrean, burua argi, besoak zabalik, eskuak lanean, euskara ahoan eta herria bihotzean.
Kontxi Sukia Garmendia
Alberto Arellano Arrese
Juan Felipe Barandiaran Garmendia
Joakin Goikoetxea Goikoetxeaundia
Xabier Barandiaran Irastorza
Miren Amaia Arrese Arratibel
Jose Antonio Goikoetxea Etxeberria
Iñigo Kerejeta Aierbe
Bittor Oroz Izagirre
Etxe-bizitzen plangintza. Ataunek, egun ez duen etxe bizitza politika sendo bat behar du. Etxe zaharrak berritu eta berriak egiteko. Lehentasuna du San Martingo erdigunea osatzeak (etxe berriak eraikiz edo Artzane ondoko etxea amaituz) eta San Martingo Plazaren bueltan aurreikusitako etxebizitza plana martxan jarriz.
Adinekoen zaintza eta osasuna. Adinekoei beharrezkoa duten arreta eta zaintza eskeini behar diegu; bereziki baliabide gutxien dituztenei. Horretarako BOTIKA dagoen lekuan eraikin berri bat egitea planteatzen dugu adinekoentzako osasun eta zaintza zerbitzuak eskeintzeko.
Gizarte politikak sendotu beste erakundeekin lankidetzan. Gizarte politikak, oinarrizkoak dira herri baten garapenean. Gutxien dezaketenak babesa behar dute. Egun daukagun gizarte babeserako zerbitzuak berritu egin behar dira: atentzio berezia eskeini behar diegu baliabide gutxien dutenei, bakarrik bizi direnei, ezinduei eta bizitza hobeago baten bila beste herrialde batzuetatik etorri direnei.
Komertzio txikia bultzatu. Azken urteetan Ataungo herri bizitzak behera egin du. Industriarik ez dugu, nekazaritzak nabarmen behera egin du eta herri barruan ditugun taberna eta komertzio txikiek ere beheruntz egin dute. Oinarrizko komertzio bat bultzatzea ezinbestekoa da; horretarako udaletik laguntza egitasmo berezi bat bultzatuko dugu oinarrizko zerbitzuei bultzada bat emateko helburuarekin.
Zuntz optikoa falta den Ataungo etxe guztietara eraman. Gaur egunean Interneta etxe guztietan beharrezkoa den zerbait da. Legealdi oso bat pasa da baina oraindik Ataunen ez dago Internet zerbitzua etxe guztietan. Behar beharrezkoa da falta den etxeetara (bereziki baserrietara) zuntz optikoaren bitartez Internet zerbitzua eramatea. Legealdi berrian proiektu hau amaitua utziko dugu.
Ataungo baserrien berriztatze prozesua. Ataungo EAJ-PNV-k programa berri bat garatuko du baserrien berriztapenerako. Baserriek eta nekazal ustiaketek garrantzi handia izan dute gure herriko ingurumenaren zaintzan; zaintza hori gabe ingurune aberats eta zoragarri bat galtzeko bidean egon daiteke. Proiektu honen bitartez hiru prozesu martxan jartzea proposatzen dugu: baserri bideen konponketak areagotu, baserriak berritzeko diru laguntza berezi bat kudeatu eta gazteentzat baserriak nekazal ustiaketa moduan garatzeko proiektu experimental bat martxan jarri.
Ataungo herri bidea amaitu eta aldapak kendu. Herri bidea da Ataunek duen altxor nagusienetako bat da; bizia ematen dio herriari, eta inguruko herrietatik ere jende ugari etortzen da. Herriari bizia emateaz gain osasun gune nabarmen bat da herri bidea. Baina amaitu gabe dago eta gune batzuetan oraindik ere aldapatsuegia da. EAJ-PNVren ustetan herri bidea amaitu gabeko proiektu bat da kompromezu garbi bat hartu nahi genuke gai honekin: herri bidea Kaxetaraino amaitu eta zenbait guneetan dituen aldapak kendu.
Euskera eta kultur bizitza indartu Joxe Miel Barandiaran gunearen bitartez. Ataunek herri ekimen eta kultur bizitza interesgarria du herriko hainbat elkarteei esker. Bide horretan jarraitu behar dugu eta ahal den neurrian bide hori indartu; ari honetan, Joxe Miel Barandiarenen museoaren eta Barandiaran Fundazioaren arteko elkarlanaz baliatuz kultur ekimen zabal bat bultzatu behar dugu urtean zehar bi helbururekin: euskeraz herri nortasuna indartu eta inguruko herriekiko loturak sendotu euskera eta kultura ekimenaren bitartez
“Erabaki” plataforma sortu. Herrigintza eta Udalgintzan partehartzea aktibatze asmoz, plataforma hau sortzearen helburua da teknologia berrien bitartez herritarren partaidetza sustatzea udalgintzan eta, gai batzuetan, herritarren parte hartzearen bitartez erabakiak hartzea.
Agenda 2030: Berdintasuna, Ingurunea eta Anitztasuna. Elkarbizitzan aurrerapausoak ematea da gure lehentasunetako bat. Hori dela eta, Ataungo udalean 2030 Agenda batzordea sortuko dugu bereziki hiru gai sakonean herri guztian eta etengabe herri politika guztietan lantzeko: gizon-emakumeen arteko berdintasuna, ingurumenarekiko harreman eredu berri bat eta anitztasunaren kudeaketa.