ATXONDO 2023

PEDRO JOSE LEON

ATXONDOko Alkatetzarako Hautagia


PEDRO JOSE LEON

Nire herriaren alde lan egiteko gogoz nago.

Taldea

PEDRO JOSE LEON LOZANO

SABINO GAMBOA JAINAGA

MARIA ARANGUEZ URIZAR

JOSE LUIS IRAZOLA GARAIZABAL

GORKA GARATE ZARANDONA

XABIER AZKARATE AROSTEGI

ROSA MARIA AGIRRE AZKARATE

MARIA EZKARNE GOIENAGA MURUAGA

RIKARDO URIARTE BARINAGA

Egistasmoa

1

HAPOa izapidetzen amaituko dugu. Etxebizitza-beharrei erantzungo diegu eta gure udalerriaren geroa denon artean zehaztuko dugu.

2

Urkuzu baserria gure kultura etxea izango da. Gune horrek barne hartuko ditu gure herriko elkarteak eta kulturgintza sendotzeko behar ditugun zerbitzu guztiak.

3

Udalaren lan-jarduerak berrantolatzeko prozesua burutu nahi dugu. Herri administrazioa herritarrengana hurbiltzeko eta gestio gardenagoa, argiagoa, parte hartzaileagoa eta kolaboratzaileagoa egiteko.

4

Berdintasun Plana garatzen jarraituko dugu. Era guztietako diskriminazio eta indarkeriak desagerrarazteko lana egingo dugu, talderik ahulenei lagunduko diegu.

5

Udal igeritokiak konponduko ditugu kirol eta aisiarako azpiegitura onak izateko eta kalitatezko zerbitzuak eskaini ahal izateko, eta ondoan aparkaleku bat eraikiko dugu.

6

Eskolako jolastokia hobetzeko lana bideratuko dugu eta behar besteko politikak egingo ditugu Atxondo herri adeitsuagoa eta aktiboa izan dadin, atxondoar izateaz harro egon gaitezen.

7

Gure udalerrian enpresen ekosistema sortzea sustatuko dugu eta enplegua sortzera bideratutako ekimenak babestuko ditugu, bereziki gazteen artean eta ekintzailetza alorrean.

8

Gure herrikideei orain arte emandako laguntzei eutsiko diegu eta pertsona guztiak babesteko bidetik jarraituko dugu, bereziki nagusiak.

9

Herrigunea urbanizatuko dugu, esparru adeitsu eta erraz identifikatzeko modukoa sortuz, adin guztietako pertsonentzako topagunea izan dadin.

10

Gure herrikideen arteko harremanak hobetzen laguntzeko giroa lantzeko lana egingo dugu, baliabideak partekatuz eta denontzako diren tokiak errespetatuz.

Bizkaiako
Berriak