Azpeitiako Alkatetzarako Hautagia
Zuen konfiantza eskatzen dizuet, eta gure lana eskaini.
Jabier Altuna Larrañaga
Nerea Alday Garate
Antonio Gallarin Mendoza
Hegoa Larzabal Vaqueriza
Jokin Badiola Agirrezabal
Edurne Enparan Garate
Alexander Silva Carmona
Iñaki Sagarzazu Izeta
Miren Jauregi Cialceta
Javier Etxeberria Altolagirre
Maria Berta Amozarrain Viquendi
Iñaki Arriaga Uzin
Aritz Ansorregi Usatorre
Mari Cruz Guridi Gurrutxaga
Juan Mari Garate Eizmendi
Onintza Etxeberria Aranburu
Julian Eizmendi Zinkunegi
Egoera zaurgarrietan eta mendekotasun egoeran dauden herritarrak zaindu behar ditugu. Azpeitiarron ongizatea erdigunean jartzen dugu eta jarriko dugu.
Gizarte kohesionatu bat lortzeko garapen ekonomiko jasangarria behar da. Azpeitiarron etorkizuna bermatuko duen industria modernoa garatu behar da.
Babes ofizialeko etxeak, etxebizitza tasatuak eta alokairu soziala sustatuko ditugu, lehendabizi, eremu degradatuak biziberrituz.
Guztion ardura da energia modu arduratsu eta eraginkorrean erabiltzea. Energia sortzen duten proiektuak sustatu behar ditugu eragileekin elkarlanean.
Hezkuntza eskaintza sendotzeko, teknologia berrien inguruko lanbide heziketa ikasketa berriak sortzea bultzatuko dugu hezkuntza-zentroekin elkarlanean.
Donostiarekin eta A-8 autobidearekin egun daukagun lotura arriskutsua (Alberdi ingurua) hobetzea aztertuko dugu eta gauzatzea bultzatu.
Kirol arloan, Garmendipe gunea biziberrituko dugu. Taldeekin elkarlanean, eremu horren irteera integrala bilatu beharra dago, eta aurrerapausoak emango ditugu.
Azpeitia seguruagoa eta txukunagoa izan dadin Udaltzaingoa eta udal zerbitzuak indartu eta modernizatu behar dira.
Gure dendak dira kaleetako bihotza. Merkataritza modernizatzeko eta babesteko neurri berriak ezartzea aztertuko dugu.
Turismoari benetako garrantzia eman behar diogu ditugun balioei zukua atereaz. Autokarabanentzako aparkaleku egokiago bat aurkitzea proposatzen dugu.