BARRUNDIAko Alkatetzarako Hautagia
Arduratsua eta atsegina baliabideekin eta pertsonekin.
JAVIER SESMA AUSEJO
ROBERTO GARCIA MANCEBO
REBECA MENDIBIL RUIZ DE INFANTE
LIERNI ABASOLO ARREGI
PAULINO ORIBE GUTIERREZ
ANE MIREN ATIN RUIZ DE VIÑASPRE
CARMELO ARCELUS MUGICA
Adinekoen bizi-baldintzak hobetuko ditugu, kualifikatutako pertsonek artatutako topagune bat gaituz eta baso terapeutiko bat eraikiz.
Udalerriaren garapen ekonomikoa lehenetsiko dugu, lehen sektorearen eskutik. Permakultura eta nekazaritza eta abeltzaintza birsortzailea sustatuko ditugu.
ESKOLA-TXIKIA proiektua bultzatzen jarraituko dugu; bereziki, oraindik egiteke daudenak: jantokia, bidegurutze segurua eta patio naturalizatua.
Etxebizitza eskaintza handiagoa bultzatuko dugu, udalarena zein pribatua, herriei eta partikularrei kudeaketan lagunduz.
Gehien behar duten barrundiako pertsonentzat eskualdeko garraiorako hobari bat onartuko dugu.
Udala hurbiltasunetik kudeatuko dugu, zorroztasunez eta zentzuz. Berdintasuna, erantzunkidetasuna eta emakumearen ahalduntzea sustatuz.
Administrazio Batzarrekin aldian behin hitz egiteko ekimenak bultzatuko ditugu, eta Kontzejuetan emakumeen parte-hartzea bultzatuko dugu.
Euskararen erabilera normalizatzearen aldeko apustua egingo dugu. Udal jarduera eta zerbitzuetan ikaskuntza eta erabilera bultzatuz.
Natura-ondare handiari balioa emateko lan egingo dugu, Naturaren Gela baten bidez. Gainera, bizikletentzako bide berdeak diseinatu eta egingo ditugu.
Etnografia-, natura- eta paisaia-ondareko gure baliabideak identifikatuko ditugu, egungo egoera ebaluatuko dugu eta balioa emango diogu.