Beasain 2023

Leire Artola

Beasainko Alkatetzarako Hautagia


Leire Artola

Egunerokoa arduraz kudeatuz, etorkizuneruntz begira, beasaindarron ongizatea eta bizi-kalitatea dira nire jomuga.

Taldea

Leire Artola Ugalde

Adur Ugartemendia Leunda

Ainhoa Arrese Arratibel

Mariola Pascual Paredes

Edorta Díaz del Río

Maria Elena Ruiz Zabala

Michel Ventureira Irizar

Olatz Arrese Imaz

Aitor Aldasoro Iturbe

Juan Miguel Ayestaran Barandiaran

Mireia Yurrita Semperena

Mikel Plazaola Oyarzabal

Diana Paola Rubiano Meza

Gorka Berasategi Santos

Ana Isabel Ayestaran Irastorza

Xabier Iraeta Otamendi

Maria Encarnación Arrieta Telleria

Egistasmoa

1

Guztion artean, beasaindarron komunitate energetiko bat sortuko dugu Sasietan, parke fotovoltaiko bat eraiki eta zuk kontsumitzen duzun energia ekoiztu dezazun.

2

Nahigabeko bakardareari aurre egiteko, belaunaldi desberdinen arteko ekimenak jarriko ditugu martxan; baita zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak identifikatu ere.

3

San Inazio-Esteban Lasa kaleak birgaituko ditugu espaloiak zabalduz eta oinezkoentzako pasabide irisgarri eta seguruagoak txertatuz, eremu atseginago bat bihurtu dadin.

4

Euskarak egiten gaitu euskaldun eta herri, beste ezerk ez bezala. Euskaraz emango dizkiegu gure herriko erroak gazteei eta beste herrietatik datozenei.

5

Olaran, talentua eta sormena erakartzeko gune bilakatu dadin lan egingo dugu, Goierriko enpresei etorkizuneko profesionalak mantentzen eta erakartzen laguntzeko.

6

Gure nagusien zaintzarako ditugun azpiegitura eta zerbitzuak eguneratzen jarraituko dugu, bizi-itxaropen duin eta osasuntsua bermatuko duten ereduak txertatzen joateko.

7

Anbulategitik Altamira auzora joango den oinezko eta txirrindulentzako ibilbidea jarriko dugu zure eskura, Oria ibai ertzetik natur-bide berri bat ezagutu dezazun.

8

Gure seme alabentzat etxebizitza aukera areagotzeko lanketan jarraituko dugu. Jaurlaritzarekin batera alokairua sustatuz, dirulaguntzak emanez, gazteen etxebizitza beharrari erantzun eta emantzipaziorako bideak erraztuz.

9

Atletismo eta kirol erabilera anitzeko modulu estali bat eraikiko dugu. Eskola-kirola eta kirol federatua sustatzeaz gain, herriari topaketa eta kontzertuetarako aukera berriak eskainiko dizkiona.

10

Renfe-ren burdinbidea kendu eta bertan lurrak erosteko kudeaketarekin jarraituko dugu. Horrela, etxebizitza babestuak, espazio berdeak eta gure erreferentzialtasuna indartuko duen kalitatezko zerbitzuak eskainiko dituen zabalgune berri bat garatzeko.

Gipuzkoako
Berriak