BEDIAko Alkatetzarako Hautagia
Bediarekin konpromiso sendoa daukagu, eta zu behar zaitugu.
AITOR SORRIKETA LARREA
MIREN IGONE ETXEBARRIA ZAMALLOA
JOSE MANUEL SANCHEZ SAN JUAN
MERITXELL LEJARZABURU ATUTXA
UNAX ISPIZUA ETXEBARRIA
MAIALEN LARRUSKAIN JAUREGI
GREGORIO EMETERIO ZABALA MORENTIN
IRAIDE ARRESE MEABE
AINARA PARDO ALDASORO
Herriko merkataritzak bizitasuna ematen dio herriari. Jandoniz kaleko lokalen parte bat egokituko dugu, bertan merkataritza eta ostalaritzako zerbitzua emateko.
Ugarten, eskola zaharraren inguruan, aisialdirako ingurua egokituko dugu, behar den azpiegiturarekin (mahaiak, erretegiak, komunak…).
Basoak oinarrizkoak dira lurra babesteko eta mantentzeko. Herri basoen inbentarioa egingo dugu, ondoren bertako espezieak sartu ahal izateko.
Kaleak garbitzeko zerbitzua indartuko dugu, gure kale eta auzoen itxura hobetzeko. Era berean, txakurrentzako parke bat prestatuko dugu, solte egon daitezen.
Laguntzeko zerbitzua indartu egingo dugu, eskatzen duten pertsonei etxera bisitak eginez. Era berean, prestakuntza eskainiko da muga teknologikoak hausteko.
Kultura eta aisialdiko jarduerak tresna ezin hobea dira herritarrak batzeko eta harremanak egiteko. Umeentzat jolastoki berria eta pump tracka egingo ditugu.
Bigarren Gazteri Plana jarriko dugu indarrean, euren iritzia kontuan hartuta, eta batez ere gazte eta adoleszenteen premiei erreparatuta.
Bedia osasuntsua. Jandoniz kaleko aretoan gimnasioa jarriko dugu. Eta nagusientzat, kanpoan ariketa egiteko lekua egokituko dugu, zahartze aktiboa bideratzeko.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna oraindik betetzeko dagoen helburua da. Andren artean sareak egiten jarraituko dugu III Berdintasun Plana garatuz.
Erakundeekin lankidetzan, Arratiko udalerriek Euskotrenegaz eta Galdakao-Usansolora helduko dan metroagaz izan daikiezan loturak aztertuko ditugu.