Berastegiko Alkatetzarako Hautagia
Merezi duzun Berastegi hobea.
Saioa Bandrés Moneo
Bixente Beristain Olaizola
Arantxa Ariztimuño Larraza
Koldo Ordozgoiti Juanenea
Xabier Insausti Sarasola
Miren Aintzane Ugalde Gallastegui
Sebastian Zurutuza Mugica
Jose Mari Kortaberria Azkue
Lorea Leanizbarrutia de Bizkarralegorra
Muñagorri eskolako kirol-gunea estaltzea eskola umeentzako eta ordutegitik kanpo herri erabileretarako. Piszina aukera aztertu. Nerabeentzako ekintzak bultzatu.
Eliza, Jauli eta hilerri arteko gunea balioan jarri erabilera anitzetarako hirigune moduan, aparkatzea eta plaza erabilerak ahalbideratuz.
Espaloia hedatu errepideko zeharbidean Modestoenetik Lizarraraino, Urtiño bidean. Trafikoa erregulatu zeharbidean Maiorazgoene eta Lizarrako bide gurutzetan.
Eguneko zentroa izateko aukera aztertu eta bakardade eta baztertze arriskuan egon daitezkeen pertsonen azterketa egin laguntza komunitarioa eskaintzeko.
Ipuliño-Gorosmendi larrea kontsolidatu Aldundiarekin eta abeltzainen elkartearekin elkarlanean eta herriko beste larre guneetarako bideak hobetu.
Berastegiko landa lurren mugak digitalizatzeko egitasmoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Berastegiko udalaren artean finantzatutakoa eta doakoa herritarrentzat.
Herria presente egin Leitzaran-Plazaola naturbidean eta plazarekin oinezko ibilbideen bitartez lotu. Eko-turismoa bultzatu. Bertako produktuentzat Berastegi kalitate-marka sortu.
Euskara bizi eta euskara bizitu. Euskararen arnasgunea izanda, hori bultzatu eta herrian diren erdaldunei gure hizkuntzara hurbiltzeko bideak eman.
Kultur ondare materiala eta inmateriala zaindu eta zabaldu, kultur programazioa landu eta berastegiar gizon emakume ospetsuak gogora ekarri.
Elduako auzokoekin hitzartutako sustatze plana, Eldua egokitzeko eta biziberritzeko.