BILAR 2023

ENRIQUE PÉREZ

BILARko Alkatetzarako Hautagia


ENRIQUE PÉREZ

Bilar sendo eta batu baten alde

Taldea

ENRIQUE PÉREZ MAZO

JOANA DEL HOYO FERNANDEZ

MONTSERRAT JÍMENEZ HERNÁNDEZ

AITOR GAINZARAIN MIERA

MAIDER GIL LÓPEZ

AITZIBER BERMÚDEZ MONASTERIO

SERGIO GARCIA DÍAZ

Egistasmoa

1

Despopulazioa saihesteko eta biztanleak finkatu eta erakartzeko, etxebizitza eskuratzeko egoera hobetzeko neurriak hartuko ditugu.

2

Ureztatze-proiektuaren administrazio- eta emakida-izapideak errazten jarraituko dugu.

3

Udalerria dinamizatzen jarraituko dugu, herri batu, bizi eta solidario gisa indartuz, komunitatea inplikatuz eta herritarrei erabakiak hartzen animatuz.

4

Herrian dauden zerbitzuak mantendu eta indartzeko lan egingo dugu, bizi-kalitate ona ziurtatzeko.

5

Berdintasunaren eta genero-ikuspegiaren aldeko politika aktiboa garatuko dugu udal-esparru guztietan, prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatuz.

6

Euskararen eta euskal kulturaren erabilera indartu eta normalizatzearen alde egingo dugu, gure udal-harremanetan eta eguneroko bizitzan.

7

Ingurumen-politika arduratsu baten pean, ingurumena errespetatzen duten jardunbideen alde lan egiten jarraituko dugu, ikuspegi globaleko tokiko trantsizio energetiko eta klimatikorako ekintzen alde.

8

Udalerriko azpiegitura turistikoa hobetuko dugu eta teknologia berrien bidez ikusaraziko dugu, ondare baliabide natural, historiko eta kulturalei balioa emanez.

9

Kulturarekin, historiarekin, kirolarekin eta osasunarekin lotutako jardueretan parte-hartze aktiboa sustatuko dugu ikastaroak, tailerrak eta bestelako jarduerak antolatuz.

10

Udalaren kudeaketan eta herritarren zerbitzuan, gertutasuna, konfiantza, komunikazioa, herritarrenparte-hartzea eta gardentasuna indartzen jarraituko dugu.

Arabako
Berriak