BILBO 2023

JUAN MARI ABURTO

BILBOko Alkatetzarako Hautagia


“Langilea, kementsua, lagunen lagun ona, bake gizona, gizarte desberdintasunen eta bidegabekerien kontrako borrokalari sutsua; autokritikoa, ekintzailea, etengabe hobetzeko helburuari begira dagoena, bere sinesmenekin eta idealekin leiala eta zintzoa, Athletikekoa, alderdikidea, Begoñako Amatxoren seme leiala eta, gauza guztien gainetik, Bilbotarra naiz eta harro nago”. Horrela izaten jarraitzen dut, baina inoiz baino ilusio eta indar handiagoarekin bilbotarren zerbitzura dena emateko, gure Botxoaren zerbitzura”.

JUAN MARI ABURTO

1961eko martxoaren 28an jaio zen ‘Esne tanta’ izeneko klinikan, gaur egun Indautxu hotela dagoen tokian. Helio, aita,Deriokoa zen eta Bizkaiko Aurrezki Kutxako langilea izan zen: “botones” gisa laguntzaile lanetarako sartu zen eta BBKn erretiratu zen, Eusko Jaurlaritzarekiko harremanen arduradun gisa. Mariví, ama, Fikan jaioa, “etxekoandre bikaina eta zaindari aparta”. Juan Mari nagusitan euskaldundu zen eta Hirugarren Hizkuntza eskakizuna dauka. Dena dela, euskal giroan hazitakoa da eta hurbiletik bizi izan du beti euskararen ezagutza era erabilera bultzatzeko ahalegina.

Nerabezarotik datorkio EAJ-PNVrekiko duen harremana. 14-15 urte zituela Alderdi Egunera joaten hasi zen, berezko zuen gogoak bultzatuta. Bereziki gogoratzen du 1982ko Alderdi Eguna, Getxokoa. “Euri jasa itzela izan zen egun hartakoa, eta Arantza eta biok gurasoen etxera joan behar izan genuen sikatzera. Aitak eta amak egun hartan ezagutu zuten errain izango zutena”. Ahaztuko ez duen beste zerbait da “Iñigo Urkullu izan zela Alderdi Egun hartan hitz egin zuen EGIkidea”. “Gaur egun harrotasun handiz esaten dut lagun dudala, bere ondoan eta bere agindupean lan egin izan dut, euskal politikaren erreferente nagusienetakoa dut, zalantzarik gabe”.

Aburto Bilboko La Salle ikastetxean matrikulatu zen, Arantza emaztea ezagutu zuen eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen 1979 eta 1984 urte bitartean. “Unibertsitatean ikasi nuen pertsonekiko harremanez, eta Zuzenbidearen bidez nire ardurak eta kezkak bideratzeko aukerak izan ahal nituela”. Karrerako lehen ikasturtean CEN taldea ezagutu zuen (Ikasle Abertzaleen Batzordea) eta Ondarretako Batzokian alderdikidetzea erabaki zuen, baina gauza bat zela bestea zela, ezin izan zuen. Deustuko batzokian alderdikidetu zen 1990 urte amaieran, EAJ-PNV alderdian gorpuzten ziren baloreek erakarria, humanismoan oinarritzen zela eta pentsamolde kristauetatik eratorria zela sinetsita.

Ordurako, Bizkaiko Foru Aldundian ari zen lanean. 1985ean Administrazio Orokorreko Teknikaria aukeratzeko oposizioetan aurkeztu zen eta 1986 jabetu zen lanpostuaz. Ordutik aurrera, eta 28 urte igaro dira, Aburtorena zerbitzu publikoari emandako ibilbidea izan da.

1991 eta 1994 urte bitartean Eusko jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Zerbitzuetako Zuzendari izan zen; 1994 eta 2003 urte bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiko Erregimen Juridikoko eta Funtzio Publikoko zuzendari izan zen; 2003 eta 2011 urte bitartean, Gizarte Ekintzako Foru Diputatu; 2011tik 2012ra bitartean Lehendakaritzako Foru Diputatu eta Ahaldun Nagusi orde; 2012 urte amaieratik 2015eko hasierara Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaien Sailburu eta, 2015ko ekainaren 13tik aurrera, Bilboko alkate.

Bilbo da nire harrotasuna, nire ilusioa eta nire konpromisoa.

Taldea

JUAN MARI ABURTO RIKE

AMAIA ARREGI ROMARATE

ASIER ABAUNZA ROBLES

MARTA AJURIA ARRIBAS

JUAN IBARRETXE KARETXE

ITZIAR URTASUN JIMENO

GONZALO OLABARRIA VILLOTA

MIREN ITXASO ERROTETA SAGASTAGOIA

XABIER OTXANDIANO MARTINEZ

KONTXI CLAVER ZURRO

KEPA ODRIOZOLA AZULA

EIDER INUNZIAGA SERNA

IÑIGO ZUBIZARRETA AGIRREZABAL

LIERNI LIZASO URRUTIA

ANE MIREN IBAÑEZ ZUGAZAGA

IOSU MADARIAGA GARAMENDI

AINHOA DOMINGO URRUTIKOETXEA

CARLOS URGOITI REMENTERIA

BEGOÑA OTALORA ARIÑO

IÑIGO APELLANIZ GONZALEZ

ANDER BARAÑANO ARRUTIA

IÑIGO GONZALEZ MANCISIDOR

MARI CARMEN CABANES ALVAREZ

MIKEL JUARISTI IZAGIRRE

LIDIA KINSON BUETO

MIKEL CORTES LUENGO

LEIRE MADARIAGA GANGOITI

ASIER LOPEZ GUTIERREZ

CARMEN BARBERO ALMENARA

Egistasmoa

1

Pertsona guztientzat (adinekoak, umeak, emakumeak…) lan egingo dugu. Bilbo plural, ireki, solidario, inklusibo eta anitzaren alde, egiazko berdintasunaren alde.

2

Baliabide guztiak bideratu ditugu ekonomia eta kalitatezko enplegua sustatzeko, talentua bultzatuz, eta enpresak, merkataritza… Bilbo, orain eta etorkizunean.

3

Auzo guztiak hobetuko ditugu Bilbo kohesionatu eta irisgarriaren aldeko ekintzak indartuz, igogailu, jarleku, berdegune eta umeentzako parke gehiago, garbiketa…

4

Bilbo ekitaldiak eta turismoa erakartzen dituen kultur erreferentetzat bultzatu dugu, eta tokiko sektorea kalitatezko egitarauarekin, 365 egunez, auzo guztietan.

5

Lanean dihardugu gazteek aukeraz betetako hiri honetan ikasi, lan egin, gozatu eta bizi daitezen. Bilbo gaztea nahi dugu, gazteen ideiekin egina.

6

Euskararen erabilera zabaldu eta indartzeko ekintzak areagotuko ditugu, hiri osoan euskaraz hitz egin dadin. Etxean nahiz kalean. Euskaraz bizi nahi dugu.

7

Bilbo berdeagoa sustatuko dugu, plan eta helburu jasangarri eta efizienteen bidez. Balioen hiria nahi dugu, gizatiarragoa, etorkizun hobea uzteko asmoz.

8

Estrategia osoa hedatuko dugu bizikidetza eta prebentzioa hobetzeko, Polizia-eredu hurbil batez, agente gehiagorekin. Bilbok segurua izaten jarraituko du.

9

Kalitatezko garraio publiko irisgarri eta jasangarriaren eredu izango gara Bilbobus, bizikleta, metro, tranbia eta taxi gehiagorekin, eta AHTa Bilbora ekarriko dugu.

10

Kalitatezko zerbitzuak dituen hiri erakargarria izaten jarraitu nahi dugu. Gure estiloan egingo dugu: kudeaketa onez, hurbiltasunez. Bilbotarra izateaz harro.

Bizkaiako
Berriak