Debako Alkatetzarako Hautagia
Debaren garapenean sinesten dugu, herri bizian, bizia duen herrian.
Alazne Txurruka Allika
Asier Urain Buenetxea
Monica de Prado Paniagua
Jon Riaño Ojanguren
Anton Garay Berezibar
Ainhoa Urbieta Egaña
Igone Urkiri Azpiazu
Andima Egaña Egaña
Esther Ansola Iriondo
Iñaki Amilleta Urkiri
Maria Asunción Larrañaga Zubiaurre
Beatriz Resa Ziorraga
Javier Zalduegi Gisasola
Etxebizitza faltari irteera emango diogu: Amillagaren eta Osioren garapena bultzatuko ditugu, etxebizitza tasatuen eta alokairu sozialaren aldeko apustua eginez.
Hirugarren adinekoentzat zaintza zerbitzua duten etxebizitzak sustatuko ditugu, Foru Aldundiaren ildoari jarraiki, nagusiak erdigunean jarriz.
Turismoa estrategikoa da, Deba ezagutzera emateko, gure herriak aurrera egin dezan. Deba turismoaren mapan kokatuko dugu.
ETSrekin elkartuko gara, aurrera egiteko plangintza elkarrekin adostu eta gauzatu ahal izateko. Trenaren maiztasuna eta trenbide-pasagunea aztertuko ditugu.
Debak Zumardia berreskuratzeko pausuak emango ditugu, egoera aztertuz, herritarrak entzunez eta gainerako erakundeekin aurrera eginez.
Debarren beharrak aseko dituen kultur ekipamendu bat merezi du Debak herria bizirik mantendu nahi badugu. Kokapenaren inguruko azterketa egingo dugu.
Kooperatiba energetikoa sortzeko urratsak emango ditugu, jasangarritasunerako eta burujabetzaren bidean.
Itziarko industriagunea berrindartzeko pausuak emango ditugu Eusko Jaurlaritzarekin, eta horiek bideratzea izango dugu helburu.
Eskola Txikia lehentasunezkoa da Itziarren bizi diren familientzat eta hala da guretzat ere. Eskola-Txikia bultzatuko dugu.
Itziar: Auzo udalarekin orpoz orpo egingo dugu lan, itziartarren behar eta nahiak zeintzuk diren identifikatzeko eta erantzuna emateko.