DONEMILIAGAko Alkatetzarako Hautagia
Zerbitzu hobeak dituen herria, landari eta Administrazio Batzarrei lagunduko diena
ESTITXU SAMANIEGO GONZALEZ
JOSEBA GEREDIAGA BASAURI
ANA RUIZ DE ALEGRIA MAESTU
Mª CARMEN LIÑARES FILLOY
IÑAKI EGIA LOPEZ DE SABANDO
PAULA CORRES ROLDAN DE ARANGUIZ
SABINA DIAZ DE GARAYO QUINTANA
Espazio publikoko obren urteko plana. 200.000€ urtean. Herri bakoitzari urteko aurrekontu bat bideratzea herrietan hobekuntzak eta konponketak egiteko.
Trafikoa baretzea herriguneetan, bereziki Ordoñanan eta Narbaixan. Oinezkoentzako pasabide argiztatuak, seinale berriak eta bestelako neurriak jartzea, abiadura murrizteko eta bizilagunei segurtasuna emateko.
Administrazio Batzarretara joateko zerbitzu hurbilago eta pertsonalizatuagoa jartzea. Udaleko pertsona bat herritarren esku jartzea, administrazio-izapideak egiten laguntzeko.
Adinekoen zentro berria Txintxetrun. Adinekoentzako eguneko arreta-zentro bat martxan jartzea, Txintxetrun dagoen azpiegitura aprobetxatuz, inbertsio garestiei ekin beharrik gabe eta zerbitzuak bikoiztu beharrik gabe.
Garraio publikoa. Auzotaxi zerbitzu berri bat herri guztiak Agurain eta Dulantzirekin lotzeko. Hurbileko garraioa, auzotarren garraio-premiei zerbitzu emateko.
Donemiliagako mendi publikoen defentsa irmoa. Udalak ezin du bertan behera utzi tokiko abeltzaintza-sektorea. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoen eta Entziako Partzuergoaren defentsa.
Lur-bankua Donemiliagan. Topagune bat sortzea, interesa duten pertsonei udalerriko lur publiko eta pribatuak eskaintzeko eta lan egiteko lurrak aurkitzeko.
Nekazaritza eta abeltzaintzako lan-poltsa. Sektorearen beharrak betetzeko, lan-karga handieneko urteko uneetan, oporraldietan edo ustiatzea eragozten dien premiaren bat dutenean.
Gizarte zentroa eta Gaztelekua Okiturrin. Herri guztientzako topagune berri bat. Taberna, hitzaldi eta ikastaroetarako zentro soziala eta gazteentzako gune bat, guztiontzako jolas eta jarduerekin.
Donemiliagako ibilbide eta ibilaldien sarea. Udalerriko pasealeku-sare bat seinaleztatzea eta katalogatzea. Horrekin batera, hilero irteerak antolatuko ditugu inguruko herritar guztientzat irekita.