ELGETAko Alkatetzarako Hautagia
Ilusioa, dinamismoa eta esperientzia Elgeta berpizteko.
Iker Laka Barandika
Mikel Gotzon Larrea Zabalo
Josu Leturia Berasategi
Idoia Ubera Lete
Ana Guillegui Etxebarria
Beñat Laskurain Martinez
Aintzane Oiarbide Iruretagoiena
Maria Jesus Lete Laskurain
Patxi Basauri Elkoro
San Roke kaleko, Torrealdeako eta udaletxeko irisgarritasuna hobetu, eta elgetarrei udal zerbitzu hobea emateko udaletxea berritu.
Elgeta kulturaren erreferente izatea nahi dugu Debagoienean, baina herriko kultur antolatzaile guztiekin elkarlanean. Espaloia biziberrituko dugu.
Kaleetako itxura eta erosotasuna lehentasuna dira. Hiri-altzariak, Asentzioko bideak, eta oinezkoen bideetan utzita dauden eserlekuak berrituko ditugu.
Kantxa diseinuzko estalpe batekin estali, pilota torneoen antolakuntza berreskuratu, gimnasioa eguneratu... Kirola dinamizatuko dugu.
EAJ-PNVk ez du inor bazterrean utziko. Gipuzkoa Europa mailara igo dugu gizarte ongizatean eta Aldundiarekin lankidetzan, herritarrak lagunduko ditugu.
Gazteek dituzten etxebizitza beharrak aztertu eta Jaurlaritzarekin batera aukerak bideratuko ditugu. Gazteei aholkua emango diegu Udaletik.
Enpresak funtsezkoak dira Elgetan enplegua eta aberastasuna sortu, eta herriko zerbitzu publikoak sostengatzeko. Orain ez dagoen elkarlana sustatuko dugu haiekin.
Energia berriztagarriekin, energia berdea sortzeko eta prezioak merketzeko helburuarekin EKIOLA eredua bultzatuko dugu.
Elgeta eta Kanpazar arteko errepidea zabaldu eta hobetzeko lanak aurten hasi eta bukatuko dira. Foru Aldundiarekin elkarlana sustatuko dugu.
Haurrentzako azpiegitura guztiak hobetuko ditugu, gune estaliak, zerbitzuak, haurtzaindegi zerbitzua eta ur jolasetarako espazio berriak sortuz.