Bizkaia 2023

ELIXABETE ETXANOBE

Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaia


“Ilusioz betetzen nau Bizkaiko lehen ahaldun nagusia izateak eta hemen bizi garen pertsona guztien bizitza hobetzeko lanean jarraitu ahal izateak. Eta ilusioz betetzen nau lehen ahaldun nagusia izateak bizitza publikoan eta bestelako esparru batzuetan emakumearen zeregina normalizatzen eta ikusgarri egiten lagun lezakeelako. Soilik emakume izate hutsagatik ez dugu hobeto egingo, ezta okerrago ere, hori argi dago. Baina bai nahiko nuke laguntzea erantzukizun tokietan emakume gehiagok indar handiagoa izan dezaten”.

ELIXABETE ETXANOBE

Elixabete Etxanobe Landajuelaren hausnarketa da hau (Otxandio, 1978). Zuzenbide Ekonomian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, ezkondua, bi seme-alaben ama eta hemendik aurrera EAJ-PNVren hautagaia Bizkaiko Foru Aldundiaren burutzan Unai Rementeria Maiz ordezkatzeko. “Ohore bat da, poztasun handia, besteek nigan jarri duten konfiantza hori, baina erantzukizun erraldoia ere bada, erakundearen beraren garrantziagatik eta historiagatik zein Alderdiaren ibilbideagatik”, aitortu du Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak. Politikagintzan eta Administrazioko jardunean esperientzia luzea duen arren, Elixabetek jakin daki herritar askok ez dutela ezagutzen eta bere burua “pertsona langile, leiala eta lanean diziplinatua” bezala aurkezten du. “Beti izan dut nire ingurunea hobetzen laguntzeko bokazioa”.

Elixabetek Zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta, 2001ean karrera amaitu ondoren, Madrilera joan zen abokatutza master bat egitera. “Garai hura benetan gogorra izan zen. Ikasten ari nintzen bitartean urgazle gisa lan egiten nuen bulego batean, nire gastuak ordaintzeko. Asko ikasi nuen, eta bi urte geroago etxera itzultzea erabaki nuen toki administraziorako oposizioak prestatzeko”. “Une hartan zerbitzu publikorako bokazioa piztu zitzaidala uste dut, eta nire ibilbide profesionala administrazioari eskaintzea erabaki nuen; izan ere, irmoki sinesten dut arlo publikoaren garrantzian, gure gizartea eraldatzeko eta hobetzeko”.

Politikagintza beti izan dut bizitzako parte bat. “Etxean EAJkoak izan gara beti,familia osoa, aitaren partetik zein amaren partetik. Politika txiki-txikitatik atsegin izan dut eta konbentzituta nago egiten duguna dela herritarren zerbitzura lan egitea. Politikarik gabe ezerk ere ez luke funtzionatuko”, esan du. Bere lehen esperientzia politikoa EAJ-PNVren ordezkari gisa 2007an izan zen Otxandioko zinegotzi gisa, Bildu Alkatetzan zegoela. Eta handik Gasteizera, Eusko Jaurlaritzara. “2013an Parlamenturako zerrendetan sartu nintzen. Kontatu didatenaren arabera Erkorekak oinarri tekniko ona zuen norbait bilatzen zuen Toki Administrazioko gaiak eramateko eta Unaik (Unai Rementeria) nitaz hitz egin zion”, esan du.

“Urte haiek benetan onak izan ziren. Josu Erkoreka eta Peru Bazakorekin lan egiteko aukera izan nuen, administrazio publikoan, politikan eta bizitzan eskarmentu handiko pertsonak. Biei esker nire prestakuntza teknikoari benetako politika gehitu nion; harremanen parte bat, eskarmentu handiko pertsonak ezagutzekoa eta negoziatzekoa, adibidez, Euskadiko Toki Erakundeen legearen garatze prozesuan -Udal Legea izango zena- eta herri honetan falta genuen zerbait”.

Udal Legea prestatzen egindako lana oso esperientzia aberasgarria izan zen Etxanorentzat, eta Bazakoren erretiroak ireki zizkion Erakundeekiko Harremanetarako sailburuordetzaren ateak. 2020an, legegintzaldi aldaketarekin, Erkorekarekin batera eta sailburuorde gisa baita ere, Segurtasun sailera joan zen, “asko erakusten duen eskola bat da”, azaldu du.

Garai hark hilabete gutxi batzuk besterik ez zuen iraun. 2021eko martxoko astelehen batez Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren deia jaso zuen. “Bere lantaldean sartzea proposatu zidan. Erronka handia zen, zalantzarik gabe espero ez zuen aukera ilusionagarria”, argitu du. “Aurrerapausoa ematea erabaki nuen; Unai gisaseme burutsua da ikuspegi politiko zabalarekin. Unai bezalako pertsonek zentzua ematen diote politikari”.

Ilusioa eta erantzukizuna Bizkaiak aurrera egiten jarrai dezan.

Taldea

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA

MIKEL BAGAN URTIAGA

ESTHER ITURRIOZ REMENTERIA

GORKA BEITIA ZURINAGA

ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR

SONIA RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ

JOSUNE ESKOTA BISBAL

AXIER GARATE AZPITARTE

AMAGOIA MADARIAGA OLEA

IÑAKI CUADRA KINTANA

Egistasmoa

1

Bizkaiko mugikortasuna eraldatuko dugu, Bizkaibus eta Metroa hobetuz, 5. linea berriarekin, itsasadarraren azpiko tunelarekin, bidegorriak eta saihesbideak eginez.

2

Nagusiak zainduko ditugu, hiru zutabetan oinarritutako eredu berriaren bidez: etxeak bezalako egoitzak, teknologia erabiliz eguneko zentroetan eta arreta soziosanitarioarekin.

3

Pertsonak berdintasunean integratuko ditugu, duintasunez bizitzeko baliabide gutxien dutenak babestuz eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatuz.

4

Ongizate ekonomikoa bermatuko dugu funtsezko sektoreetan proiektuak sortuz, kalitatezko enplegua eta industriaren lehiakortasuna bultzatuz.

5

Digitalizazioa aprobetxatuko dugu sektore ekonomikoetan aukerak sortzeko eta administrazioa herritarrengana hurbiltzeko.

6

Gazteentzako aukerak sortuko ditugu, haien garapen profesionala eta emantzipazioa sustatuz. Talentuaren aldeko apustua egingo dugu Bizkaian.

7

‘Bizkaia Efektua’ aktibatuko dugu lurraldea nazioartean proiektatzeko eta erakargarri bihurtzeko. ‘Bilbao efektua’ zabalduko dugu.

8

Bizkaia bizigarriagoa egingo dugu, natura babestuz, eta lehen sektorea, ekonomia zirkularra eta deskarbonizazioa sustatuko ditugu.

9

Gure kultura-nortasuna sustatuko dugu, euskara bultzatuz, balioak eta ondarea zainduz. Sorkuntza artistikoa eta tokiko sektore kulturala bultzatuko ditugu.

10

Gobernantza ona sustatuko dugu, kalitatezko zerbitzuak eta eskualdeen arteko oreka bermatuz Bizkaia dinamiko eta moderno baterako.

Bizkaiako
Berriak