DONOSTIAko Alkatetzarako Hautagia
Eneko Goia Laso dut izena, 1971ean jaio nintzen eta donostiarra naiz. Ezkonduta nago eta lau neska-mutilen aita naiz. Donostiako Amara auzoan jaio nintzen. Auzo horretan igaro dut nire bizitzako zatirik handiena; zehazki, Madril Hiribidean. Bertan bizi ginen gurasoak, aiton-amonak, arreba eta ni.
Nire ikasketak Ikasbide Ikastolan eta Barandiaran Lizeoan burutu nituen. Zuzenbidean lizentziatu nintzen UPV/EHUn. Ondoren, nire formakuntza zabaltzen jarraitze aldera, Europar Batasuneko Zuzenbidean diplomatu nintzen Deustuko Unibertsitatean. 1996an, Donostiako erdigunean dagoen Euskal Herriko Marketin Institutuan hasi nintzen irakasle, eta bertan, Zuzenbidea, Kanpo Merkataritza eta Lan Zuzenbidea irakatsi ditut. Hainbat ardura politiko izan dut nire bizitzan, guztiak oso aberasgarriak. Gaur egun, Donostiako Alkatea naiz, EAJ-PNV ordezkatuz. Baina, nire alderdiaz haratago, Donostia hobetzeko eta bultzatzeko aurkezten naiz hauteskundeetara.
Europan parerik izango ez duen Donostia nahi dugu; bizitzeko, lan egiteko eta elkarrekin gozatzeko hiria
Eneko Goia Laso
Nekane Arzallus Iturriza
Jon Insausti Maisterrena
Maria Jesus Idoeta Madariaga
Juan Ramon Viles Mitxelena
Olatz Yarza Garagorri
Martin Ibabe Eceiza
Kerman Orbegozo Uribe
Ana Lopez Loiarte
Idoia Gracia Monge
Iker Goiria Etxebarria
Silvia Enrique Gomez
Eñaut Iker Aranbarri Esnaola
Irune Muguruza Mendarte
Beñat Barredo Tellechea
Itxaso Aguirre LoIarte
Silvia Perez Yeboles
Roque Alday del Valle de Lersundi
Nora Gurrutxaga Eskisabel
Sergio Rojo Osa
Joseba Erguin Munduate
Leire Miranda Muxika
Txaro Rodrigo Montalvo
Jon Ander Sanz Zubiria
Ane Tamayo Metais
Izaskun Urrestarazu Amondarain
Rafael Gamboa Sanz
Etxebizitza-parkea handitzea, Loiolako Kuarteletan 1600 etxebizitza eraikiz, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatuz.
Zientziari eta Ezagutzari lotutako nortasuna sortzea, hiria I+G+b arloan nazioarteko erreferente gisa indartzeko, kalitatezko enplegua sortuz. Parke Teknologikoa zabaldu.
Turismoa kontrolatzea eta orekatzea, tasa turistikoa ezarriz, hotel-jarduerako eremu aseak izendatuz, VUTen jarraipena eginez eta autokarabanen aparkalekua kudeatuz.
Mugikortasun jasangarri eta erraza. Oinezkoentzat gune berriak, dBizi eta bidegorriak zabaldu, elektrifikazioa eta garraio publikoaren sustapena (autobusa eta topoa).
Gure nortasun ezaugarriak indartzea, kultura mapa zerbitzu eta eskaintza berriekin zabalduz. Euskaraz bizi ahal izateko baldintzak hobetzen jarraitzea.
Urumea elkarrekin bizitzeko eta gozatzeko berreskuratzea. Auzo berriak, etxebizitza gehiago, ekipamenduak, berdeguneak, bizikleta-bideak eta oinezkoentzako bideak sortuz.
Gozatzeko berdegune berriak sortzea, hiriko parkeak ibilbide seguru eta osasungarriekin lotuko dituen bide handi bat sortuz. Parke berria Tabakalera aurrean.
Anoeta osorik berritzea erreferentziazko kirol-hiria izan dadin osasunari, ongizateari eta zerbitzu berriei lotutako jarduerekin.
Bizitzako etapa guztietan donostiarrei laguntzea, une bakoitzean udaleko hainbat arloren artean koordinatuta arreta emanez.
Hiri garbi, zaindu eta seguru batez bizi eta gozatzea. Mantentze-lanez, garbiketaz eta segurtasunaz arduratzen diren udal-arloak indartzea eta hobetzea.