ETXEBARRIAko Alkatetzarako Hautagia
Ilusioa, konpromisoa eta lanerako gogoa dira gure lanabesak.
JESUS IRIONDO LEJARDI
AIALA LARRUSKAIN ZARANDONA
AITOR IRUGUENPAGATE ZARANDONA
IDOIA ODRIOZOLA ARRUTI
JULEN ECHAVE ODRIOZOLA
MARIA JOSE ETXANIZ URIGUEN
JULIAN GUISASOLA CHURRUCA
Eskola barria 2026-2027 ikasturterako prest egongo da, haurreskola be izango daualarik. Gure konpromisoa ikasturte berria azpiegitura berrian hastea da.
Etxebarria eta Markina-Xemein lotuko dabezan saihesbide barria estreinatuko dogu legealdi honetan. Lanak aurten hasi eta 2026an amaituta egotea aurreikusten da.
0 kilometro produktuak bultzatu eta belaunaldi txandaketarako haztegia egingo dogu eskualdean. Baserri bideen zainketa eta edateko uraren sarea luzatzen jarraituko dogu.
Herriko nagusientzako Etxalde proiektuarekin jarraituko dogu eta nagusien lokala egokitu. Auzotaxi zerbitzuari eutsiko deutsagu.
Gaztedi programagaz batera, laneratzeko proiektuak abiaraziko doguz; eskola zaharra egokituko dogu kultur erabilera emonaz eta Otsolo-ren erabileraz hausnartuko dogu.
Bizikletentzako bide barria egingo dogu. Etxebarria eta Markina-Xemein lotzen dabezan bidearen alboan egingo da 5 metro zabalerako bizikletentzako bidea.
Klima aldaketaren aurka borrokatuko dogu. Batez be energiaren kontsumoa murrizteko helburu sendoagaz, Ekiola eta energia komunitateak bultzatuz.
Artibai ibilbidearen (Barinaga-Ondarroa) aldeko apostuari eutsiko deutsogu eta herriko eraikin bereziak balorean jarriko doguz bisitariak herrira erakartzeko.
Bardintasun-politikak lehentasuna izaten jarraitzen dau. Bardintasun planeko helburuak gizartean txertatuko doguz aurreko legealdian garatutako plana betez.
Euskara sustatu, bultzatu eta indartzeko ekimenak abiaraziko doguz, baita gure kultura, tradizio eta ohiturak mantentzearen aldeko jardunak be.