GARAI 2023

ERRAMUN OSA

GARAIko Alkatetzarako Hautagia


ERRAMUN OSA

Garaik aurrera egiten jarraitzeko!

Taldea

ERRAMUN OSA IBARLOZA

ERREGIÑE GARAMENDI RUIZ

ENRIQUE RAMOS ALVAREZ

RODRIGO SARRALDE OSUA

EKAITZ AREITIO URBIETA

AMAIA ATUTXA ATUTXA

GOIZANE ITURRI NEGUGOGOR

Egistasmoa

1

Podologia zerbitzua eskaintzea, auzo-taxia eta Osakidetzarekin lankidetzan, lehen arretako zerbitzua berreskuratzen ahalegintzea. Baserri-etxebizitzetan detektagailuak ipini.

2

Zahartze aktiboa eta gure nagusien zaintza. Irisgarritasunari lotutako arazoak identifikatu. Laguntzak eskatzeko eta bestelako prozedurak izapidetzeko laguntza eskaintzea.

3

Garaiko Hirigintza Plan berria gertatzea auzotar guztien parte-hartzea sustatuz eta adostasunak bilatuz; 32 urte igaro dira gaur egun indarrean dagoen araua onartu zenetik.

4

Herri bide zein igarobideak mantentzeko plangintza egin, udaletxearen atzeko eraikina birgaitu, gimnasio txikia atondu eta San Migel auzoko jolas-eremua estaltzeko proiektua prestatu.

5

Kultura, euskara eta ondarea biziberritzea. Gure ondare historikoa balioan jarri, kultura-jarduerak eskaintzeko ahalegina sendotu eta herriko toponimia osatu.

6

‘On line’ komunikazioa Udalarekin. Intzidentziak (matxurak eta abar) jakinarazteko aplikazioa webgunean eta alerta-zerbitzua. Irisgarritasun-arazoak identifikatuko ditugu.

7

Partaidetza indartu batzorde irekien bidez (hirigintza-plan berria, herriko ospakizun, kultura edo kirol programazioa). Lankidetza sendotu herriko elkarteekin.

8

Helburua da, gutxienez, udal zerbitzuek baliatzen duten energiaren %60 energia berriztagarrietatik lortutakoa izatea. Birziklatzearen eta konpostatzearen alde egitea.

9

Herri basoen azalera handitzea eta bertako espezieen eta hostozabalen kopurua ugaritu. Suteei-eta aurre egin ahal izateko, mendi-bideak garbitu eta horien kudeaketa egokia egin.

10

Nekazaritzako ustiategien etorkizuna bultzatu: azokak, Urkiola Landa Garapenetik eratorritako egitasmoak bultzatu, eta abar. Turismoa bultzatu.

Bizkaiako
Berriak