GETARIA 2023

Iosu Mugica

GETARIAko Alkatetzarako Hautagia


Iosu Mugica

Elkarlanean eta aniztasunean Getaria biziberritzen.

Taldea

Iosu Mugica Garmendia

Karmele Martiarena Mugertza

Aitor Urresti Martinez

Miren Karmele Azkue Iribar

Hostaizka Etxeberria Arruabarrena

Aitor Jimenez Ecenarro

Xabier Etxaniz Arruti

Miren Itziar Etxarte Otegi

Ioritz Ezenarro Beloki

Maite Barruetabeña Zenekorta

Aritz Iribar Solabarrieta

Egistasmoa

1

Herri berdinzaleago bat eraiki nahi dugu, ikuspegi morea bultzatu. Herrian ditugun puntu beltzak desagerrarazi eta segurtasuna bermatuz, eta genero arrakalei aurre eginez.

2

Gazteentzako gune berriak sortu, beraien beharretara egokituta, kultur sorkuntza, aisialdia eta herrigintza oinarri izango dutenak.

3

Azpiegiturei bultzada emango diegu: Meagako errepidea hobetuz, eta SantanapeIturritxikiko oinezkoen bidea zein Zumaialdeko irteera zabalduz, besteak beste.

4

Portua eraberritzeko lanketa integrala gauzatuko dugu, eraikuntzak berritu (surfeko txabola, Tintaleku, Kofradia zaharra) eta irisgarritasuna bermatzeko (Malkorbe-Bistaona igogailua).

5

Atzerritarrak herrian integratzea beharrezkoa ikusten dugu. Horretarako lan egingo dugu, elkar ezagutza bultzatuz, tramiteekin lagunduz, edota herriko errealitatea azalduz.

6

Herritarrok herrian bizitzen jarraitzeko aukerak behar ditugu. Udalak bidelagun izan behar du horiek lantzeko. Horretarako, Potzuagan Babes Ofizialeko promozioa bultzatuko dugu.

7

Musikaz beteriko herria gara, eta etorkizunera begira ezaugarri hori sendotu behar dugu, musikarako azpiegitura egokiak ahalbidetuz eta baliabideak eskainiz.

8

Getariako eskolan egokitzapen lanak egitea beharrezkoa da gure haurren segurtasuna eta ikasketa baldintzak hobetzeko: fatxada berritu, jangelako akustika hobetu…

9

Herritarrontzako aparkalekua bermatu behar dugu, arlo honetan dagoen arazoa ez baita guztiz konpondu. Horretarako, moilan herritarrontzako plazak gordetzea da gure asmoa.

10

Euskeraren arnasgune den herria izaten jarraitu nahi dugu, eta Getariako euskalkia ere balioan jarri, transmisiorako mekanismoak sortuz.

Gipuzkoako
Berriak