GORLIZko Alkatetzarako Hautagia
Gorliz eraikiz.
NAGORE UTXUPI LARRAZABAL
JOSE LUIS ARROLA RODRIGUEZ
ANDONI LANDA ZABALA
TAMARA IGARTUA ISPIERTO
AMAIA GAUBEKA GIL
JOSEBA IBARZABAL ARRIETA
ARANTZAZU OLABARRIETA GONZALEZ
IGNACIO PEREZ PORTERO
ENDIKA LARRABASTER ROMAN
MARIA TERESA GURREA GARCIA
ION IBARGUENGOITIA GOIRIZELAIA
ROSA MARIA HERNANDEZ ZABALA
ISIDORO ETXEBARRIA LACOMA
Etxebizitza eta Gazteria. Etxebizitza publiko eta tasatua sustatzea. Gure gazteak Gorlizen geratzeko eta beren etorkizuna hemen garatzeko lan egiten dugu.
Kultura eta elkarteak. Balio anitzeko kultur zentro berri bat eraikitzea, gorliztar guztien topagune izan dadin.
Euskara eta hezkuntza. Euskararen erabileraren normalizazioa. Gizarte eta hezkuntza-programak sustatzea, ikastetxeekin eta elkarteekin lankidetzan.
Kirola eta osasuna. Udalerriko kirol-eskaintza handituko dugu, egungo instalazioak hobetuz eta kirola egiteko espazio berriak irekiz.
Berdintasuna. Berdintasun Planean lanean jarraituko dugu. Emakumeen aurkako indarkeriaz sentsibilizatzeko eta indarkeria hori desagerrarazteko lanean jarraituko dugu.
Iraunkortasuna, ingurumena. Udalerriko karbono-aztarna murriztu. Birziklapena sustatzea. Agenda 2030 helburuak betetzea. Garraio kolektiboa.
Hirigintza. HAPOren behin betiko onarpena. Gure auzoetako irisgarritasuna eta hiri-hornidurak hobetzen jarraituko dugu.
Merkataritza eta berrikuntza. Tokiko merkataritza bultzatzeko baliabide gehiago bideratzea. Berrikuntzarako eta saltoki berriak irekitzeko laguntzak.
Gizarte-ongizatea. Etxean Eroso programa, gure adinekoen etxebizitzetan mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko. Etxean gera daitezen ahalbidetzea.
Herritarren parte-hartzea eta gardentasuna. Herritarrek parte hartzeko programak garatzeko diru partidak handitzea. Entzute aktiboa.