GUEÑESko Alkatetzarako Hautagia
Güeñes bultzatuko dugu bizilagunentzat eta auzoentzat.
JUAN ANDRES IRAGORRI RUIZ
IBAI AHEDO SANTIAGO
ARANTZA UNZUETA DILLA
MAITE FERNANDEZ DE AGIRRE MARTINEZ DE MENDIBIL
MARTIN PEREZ GARMENDIA
ADRIAN LOPEZ SARACHAGA
ANDER ZULUAGA NIEVES
MIREIA FERNANDEZ BILBAO
AITOR PASCUAL CELAYA
LEONOR FERNANDEZ RODRIGUEZ
AMAIA SAN JUAN GOICURIA
SERGIO DIAZ MARTINEZ
CRISTINA SAN VICENTE GAZPIO
Adinekoen, berdintasunaren eta haurren alde lan egingo dugu, bai eta aniztasuna eta gizarteratzea besoak zabalik hartuko dituen udalerria izateko ere.
Auzo guztietara helduko gara ekintza zuzenen bitartez. Irisgarritasuna, bide-garbiketa, jolastokiak, bideak, aparkalekuak eta garraioa hobetuz.
Lan egingo dugu gure udalerria erakargarria izan dadin bioekonomian, enplegu egonkorrak eta kalitatezkoak sustatzeko eskualde mailako programak sortuz.
Landa-auzoetako bideak eta azpiegiturak hobetuko ditugu, argiteria publikoa LED-era berrituko dugu, eraikin publikoetan plaka fotovoltaikoak jarriko ditugu.
Oporretan eskolaz kanpoko jarduerak sustatuko ditugu, baita eskola materialerako eta helduentzako hezkuntzarako laguntzak emanez.
Gazte-estrategia bat zehaztuko dugu Güeñes udalerri gazte bihurtutzeko, bizitzeko, aisialdirako, prestakuntzarako eta lanerako aukerak izan ditzaten.
Güeñes udalerri segurua da, eta hala izaten jarraituko du. Puntu beltzak ezabatuko ditugu eta poliziak kalean duen presentzia handituko dugu.
Kalitatezko udal-instalazioak jarriko ditugu zuen eskura, eta pertsonen gozamenerako kultura eta kirol plana egingo dugu.
Gaur, inoiz baino gehiago, Güeñes Euskaraz egiten du hitz, baina gehiago nahi dugu: kaleetan, eskoletan, merkataritzan, udaletxean…
Zorroztasun ekonomikoa eta aurrekontu orekatuak dituen kudeaketa eredua bultzatzen jarraituko dugu, herritarren parte-hartzea kontuan hartuz.