HONDARRIBIA 2023

Gonzalo Carrion

HONDARRIBIAko Alkatetzarako Hautagia


Gonzalo  Carrion

Talde-lanean, baikor eta irmo, Hondarribiko bizi-kalitateak erreferente izaten jarrai dezan.

Taldea

Gonzalo Carrion Insausti

María Serrano Olascoaga

Juan Luis Silanes Aguirre

Ainhoa Martinez Arrieta

Ander Ribes Lazcanotegui

Alaitz Zabala Zarauz

Mikel Labayen Eraso

Arantxa Berrotaran Otegui

Borja Agueda Oses

Larraitz Guezala Oyarbide

Javier Barandiaran Santamaria

Marta Alvarez Huete

Pedro Santiago Lapitz Gonzalez

Edurne Etxeburu Eguia

Jose Ramon Mutuberria Daguer

Arantzazu Ocio Larrañaga

Rafael Insausti Aizpeolea

Egistasmoa

1

Hondarribiko trafikoa arintzeko, Parkinga eraikiko dugu Javier Ugarten. Bidegorri sarea zabaldu, TAO sistema berria eta hiri barneko bus zerbitzua ezarriko ditugu Mugikortasun Iraunkorreko Planaren esparruan.

2

Etxebizitza publikoaren tokiko kudeaketarako bulego berri bat sortzea. HAPOak lehentasuna izango du, agintaldi honetan PRESAn (Biteri) eraiki beharreko 66 babes ofizialeko etxebizitzei gehituko zaizkien 300 BOE berri proiektatu ahal izateko.

3

Zerbitzu Sozialen bulego berriak Muliaten, pertsona nagusien aisialdirako eskaintza indartu, Bidez-bide zerbitzua bikoiztu eta adinekoen bakardadea saihesteko Prebentzio-Plana.

4

Ekonomia dibertsifikatzea eta sektore arteko lankidetza-proiektuak aktibatzea, lehen sektoreari, merkataritzari eta ostalaritzari lagunduta eta sustatuta, turismo jasangarriaren ikuspegitik. Etorkizuneko ekonomia indartzea Hondarribiko Campus Teknologikoa prestatuz.

5

Gazteentzako ekimen berriak. Kultura-eskaintza anitza eta zabala handitzea nortasuna zainduz eta kalitatea hobetuz. Kirol taldeei Aholkularitza Zerbitzu berria eskainiko zaie eta Hondartza Kiroldegiko instalazioak eguneratuko dira.

6

Bai, esan? Ongi etorri Hondarribira! Euskara Plan berri bat aurreikusten dugu hizkuntza ezagutza hobetzeko eta, batez ere, kaleetan, gune publikoetan eta aisialdirako tokietan erabilera sustatzeko.

7

Auzo-oreka: Hondarribia atsegina, garbia eta zaindua. Kalez-Kale II. ekimena gauzatuko dugu eta III. fasea diseinatu. Arrantzale auzoa eta Gipuzkoa Plaza eremua birgaituko dira. Auzoekin interlokuzioa indartu eta Mendelun etorkizuneko proiektu partekatu bat landuko dugu.

8

Errespetua eta bizikidetza. Elkarrizketa-gune eraikitzaileak bultzatzea, asmo zintzo eta kolaboratzailearekin herritarren arteko tentsioa murrizten laguntzeko, hala nola auzogatazkak edo Alardea.

9

San Telmo Gazteluan itsasoaren interpretazio zentroa. Etxekoek bertako historia ezagut dezagun, eta Historiari eta itsasoari lotua dugun ondareagatik Hondarribia nazioartean erreferente izan dadin.

10

Gobernantza berria eta Udaleko langile kopurua handitzea herritarrekin harreman zuzenagoa izateko. Euskara, Ingurumena eta Berdintasun arloak udal-jardueran modu transbertsalean ezartzea.

Gipuzkoako
Berriak