IBARRAko Alkatetzarako Hautagia
Etorkizunari ilusioz eta proiektu berriekin begiratzen dion Ibarragatik.
Rodrigo Vilar Aranda
Juan Luis Cid Conde
Estrella Belen Flores Navarro
Miren Itxaso Calvillo Mendigain
Carlos Peña Gonzalez de Uriarte
Jose Luis Alfonso Gregorio
Itziar Jauregi Huarte
Eleuterio Sanchez García
Victoria Rodriguez Feloaga
Maria Aranzazu Agirretxe Arruti
Jose Maria Roman Gil Gonzalez
Kalean bizitzeko arriskuan dauden pertsona guztientzako ekintza-plana egingo dugu. Ibarran bizi diren gazte zein nagusientzat, edozein dela ere bere jatorria.
Garbiketa eta mantenu zerbitzua modu aktiboan zaintzeko konpromisoa hartzen dugu, herri garbi eta zerbitzu onak bermatuz.
Ibarrako langabe guztiei jarraipena egitea eta prestakuntzan zein lana bilatzen laguntzea. Aktiboki lagunduko diegu lan-merkatuan berriz sartzen.
Zailtasunak dituzten pertsonei bizimodua errazago egin etxez etxeko zerbitzuarekin, enkarguak egiteko lagunduz, erosteko laguntza-bonuarekin, etab.
Tokiko ekonomia suspertu behar dugu. Hirugarren sektorearen eta ETEen beharrei buruzko azterlana egin negozioak mantendu, erakarri eta sustatzeko.
Etxebizitza berriak behar ditugu lehenbailehen. Egungo hirigintza plan orokorra berritu nahi dugu, lokal eta baxuei erabilera berriak eskainiz, adibidez.
Argindegitik Izaskuneraino doan bidearen arazoari irtenbide bat eskaini nahi diogu, Uzturrera igotzea inorentzat arriskutsua izan ez dadin.
Saihesbidea garatzeko plana berreskuratzea, Aldundiarekin lankidetzan. Horrela, gure herria kamioiez eta trafiko astunaz arintzea lortuko genuke.
Ibarra gero eta herri pluralagoa eta anitzagoa da. Horregatik, migratzaile guztiek Ibarra beren etxe berritzat senti dezaten erraztu nahi dugu.
Energia-kontsumoa hobetzea lehentasunezkoa da, klima-aldaketaren aurka borrokatzen lagunduko duten ekimenak sustatuko ditugu.