IRUNko Alkatetzarako Hautagia
Irunek aldaketa behar du, aurrera egin behar du eta ekonomia indartsua duen hiria izan behar du, kalitatezko enplegua sortzen duena eta inor atzean uzten ez duena.
Xabier Iridoy Olaizola
Gorka Alvarez Aranburu
Lourdes Larraza Quilez
Iosu Iguíñiz Etxebeste
Urkiri Salaberria Gracia
Naiara Fanlo Erauskin
Jose Enrique Corchón Alvarez
Iñigo Bergés Ruiz
Helena López Agirrezabala
Irene Kastezubi Arellano
Maria Teresa Cortina Crespo
Carlos Santiago Martin Oronoz
Ana Isabel Iturria Vázquez
Roberto Martín Blanco
Néstor Miguel García Oquiñena
Ibane Yarritu Alvarez
Aitor Olazabal Hernández
Ana María Zapirain Calzada
Aitor Olaizola Zubillaga
Miren Jasone Ugarte García de Andoin
Manuel María Etxeberria Sedano
María Izaskun Izagirre Esteban
Miguel Agesta Aizpiolea
María Elena Echegoyen Gaztelumendi
Xabier Txapartegi Larrañaga
Anbulatorio handi berri bat zentroan, modernoa, zerbitzu gehiagorekin, punta-puntako teknologiarekin eta irisgarritasun onarekin. Beste txikiago bat Oinaurren.
Irunek merezi duen hiri-eraldaketa: Trenbideak estaltzea eta San Migel eta Pio XII.a lotuko dituen zubi berri bat sortzea. Auzoak lotzen eta Kolon pasealekuko trafikoa baretzen lagunduko duen lotura berri bat.
Hiri seguruagoa. Irunek udaltzaingoaren plantillan giza baliabideak handitu behar ditu, poliziaren presentzia areagotu behar du eremu gatazkatsuenetan eta eredu berri bat landu behar du.
Korrokoitz, Irungo Alde Zaharrak behar duen biziberritzea. Urte gehiegi zeramatzan ahaztuta, eta EAJtik erabakitasunez bultzatu genuen.
Bidasoa hirian integratzea eta Irunek ibaiertzeko tarte natural degradatu, sarbiderik gabeko eta ingurumen-balio handiko horiek berreskuratzea, herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko.
Kirol-instalazio berriak Txenperenean, kirol-kluben beharretara egokituta. Irundarrek 30 urte itxaron behar izan dute Plaiaundiko kirol-instalazioetan behin betiko kokalekua izateko.
Hiru hiriak lotuko dituen bidegorria: Irun, Hondarribia eta Hendaia. Plaiaundi eta Bidasoaren ertzaren zati batez gozatzeko aukera paregabea.
Aparkaleku berriak hirian. Irungo arazo handienetako bati erantzuten diogu, modu eraginkorrean Larreaundin, San Migelen eta zentroan.
Kiroldegi berri bat San Migelen. Pertsona guztien egunerokotasunerako instalazio estali, oso eta modernoak. Bi igerileku, solariuma, fitness gela bat eta balio anitzeko pistarekin.
Hiriaren erdigunean bidegorri zabalak, seguruak eta ondo seinaleztatuak sortzea. Hala, irundarrei mugikortasun jasangarriaren erabilera sustatzeko aukera eskaintzeko.