IRUÑA OKAko Alkatetzarako Hautagia
Pertsonak gure ekintzen erdigunea izateko prest
MARIA ROSARIO ROMERO MONTOYA
RUBEN TORREMOCHA GALAN
ALBERTO ESTENAGA MARTÍNEZ
EVA MARÍA LOPEZ DE ULLIVARRI DE FRANCISCO
JESÚS MARIA JIMENEZ SUSO
ARÁNZAZU SANTAMARÍA MIELGO
MARI JOSE PEREZ MONTAÑO
MIKEL IRCIO PEREZ
ANA MARIA LOPEZ DE ABECHUCO SAEZ DE ORMIJANA
JUAN BAUTISTA RUIZ DE LOIZAGA BELTRAN
IÑAKI LAUZURIKA SOUSA
Eremu soziosanitarioan azpiegitura berririk ez dagoenez, gure bizilagunen beharrak aseko dituzten instalazioak lortzeko lan egingo dugu.
Gazteria da gure udalerriaren etorkizuna. Aurreikusitako jarduera batzuen artean, etxebizitza alokatzeko edo erosteko laguntza-plan bat proposatzen dugu, eta, gainera, etxebizitza berriak eraikitzea bultzatuko dugu.
Gardentasuna, parte-hartzea eta kontuematea dira gobernu onaren oinarriak, entzute aktiboan oinarrituta. Elkarlaneko gobernantza sustatzen duten partaidetza-prozesuak aktibatuko ditugu.
Arrate klubak kudeaketa dinamikoa eta eraginkorra izan dezan bideak aktibatuko ditugu.
Gure bizilagunek planteatutako behar izanei erantzunez, irisgarritasun-plan bat
abian jarriko dugu, espazio publikoen eta udalerriko interes gune nagusien oztopo arkitektonikoekin amaitzeko. Eta irisgarritasuna garrantzitsua bada, are garrantzitsuagoa eremu komunak kontserbatzea, mantentzea eta garbitzea.
Eraikin eta espazio publikoen sarea energetikoki buruaskiak izatearen aldeko apustua egiten dugu, eta, horretarako, energia-kontsumoa murriztea eta tokiko energia berriztagarriaren sorrera areagotzea ahalbidetuko digun estrategia bat hartuko dugu.
Gure ingurune naturala eta herriko aire zabaleko espazioak balioan jarriko ditugu ariketa eta bizimodu osasuntsua edukitzeko.
Administrazio-Batzarrek gure udalerriaren kohesioaren alde eta landa-eremua mantentzearen alde egiten duten lana balioetsiko dugu.
Gure herriaren esentzia zaintzeko ekintzak eta ekimenak sustatuko ditugu: gure adinekoak. Hauek zaintzea Iruña Okako ondarea zaintzea da.
Iruña Okan ekiten edo inbertitzen duten eragile berriak erakarri, lagundu eta erraztasunak eman behar dira.