IRURA 2023

Gorka Sagarna

IRURAko Alkatetzarako Hautagia


Gorka Sagarna

Irura hobe baten alde, etorkizunari ilusioz eta proiektu berriekin begiratzeko.

Taldea

Gorka Sagarna Larrañaga

Ana Jesus Leunda Gurrutxaga

Begoña Tolosa Mendia

Imanol Lasa Zeberio

Juan Ramon Bastarrika Azkoitia

Jose Ramon Epelde Irizar

Maria Cristina Santos San Sebastian

Marta Castrillo Iturralde

Ana Jesus Armendariz Leunda

Egistasmoa

1

Errefusako edukiontzietarako sarbidea egun gehiagotara luzatzea edo berriak ezarri pixoihaletarako edo konpresetarako. Altzari eta objektu handien bilketa egun gehiagotara zabaldu.

2

Ibaiaren pasealekua hobetu, haren irisgarritasuna bermatuz, asfaltatuz edo zurezko trabesekin, eta argiztapena eta hiri-altzari berriak jarriaz.

3

Saltoki berriak irekitzeko erraztasunak eman, dirulaguntzak handituz. Irurak egunerokotasunerako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak izan ditzan lan egin, supermerkatu berri bat, esaterako.

4

Laskibarren eta Zilar kalean pantaila akustikoak jarri, irurarren bizitza hobetzeko. Foru Aldundiarekin batera, trafiko astuna desbideratzeko irtenbideak aztertu, erdigunetik igaro ez dadin.

5

Loatzoko ‘skate park’-a lekualdatu, plazak lehengo erabilera berreskura dezan, eta, gainera, bainu publiko bat instalatu. Kaskailu plazako parkea konpondu eta ur jolasen parke bat egin garbitokiaren aurrean.

6

Autobus-geralekuetan informazio-pantailak jarri, ordutegien eta iritsieren berri emateko. Laskibar hobeto lotzeko bidegorri bat eraiki eta espaloiak zabaldu.

7

Etxebizitza berrien eraikuntza sustatu eta erabilera horretara bidera daitezkeen eraikinak eta lokalak birgaitu. Pisu hutsen alokairua ere bultzatu.

8

Apaizaren etxean aterpetxe bat egokitu, eraikinari zerbitzu berriak emanez eta, horrela, herriko ehun ekonomikoa eta soziala biziberrituz.

9

Gizarte-zerbitzuak programa berriekin indartu, hala nola mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako etxez etxeko janari-zerbitzuarekin. Atzerritarrek Irura beren etxe gisa senti dezaten bermatu.

10

Ehun ekonomikoarekiko lankidetza estutzea, herriko enpresen beharrei erantzuteko, inbertsio berriak erakartzeko eta kalitatezko enplegua indartzeko.

Gipuzkoako
Berriak