IRURAIZ-GAUNAko Alkatetzarako Hautagia
Udalerri arin, eraginkor eta hurbila egiteko lan egingo dut.
AMAIA SAGASTI JIMENEZ DE VICUÑA
SHEYLA PEREZ DE LECETA VALENCIA
CARLOS GÓMEZ VALDEZATE
OSCAR OCHOA PÉREZ
DAVID DÍAZ DE ARCAYA CUBILLO
JAIONE SÁENZ DEL BURGO QUINTANA
NURIA CORRES QUINTANA
Indartu egingo dugu Administrazio Batzarrekiko harremana, egungo lankidetza-eremua bultzatuz eta auzotarren mesederako proiektu komunak sustatuz.
Handitu egingo dugu kontzejuen aurrekontu-partida, dagoen lankidetza-ereduari eutsiz, bizilagun guztien berdintasuna bermatzeko.
Kulturaren arloan erreferente diren udalerriko pertsonekin lan egiteko foro iraunkor bat sortuko dugu, udalerriko herrien arteko gizarte- eta kultura-trukea sustatzen duten jarduerak antolatuz, kontzertuak, erakusketak, azokak eta gainerako jarduerak barne.
Inklusio- eta aniztasun-politikak sustatuko ditugu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta haurtzaroan eta nerabezaroan indarkerien prebentzioa bultzatzeko ekintzak abian jarriz.
Babestu egingo dugu herritarren autosorkuntza energetikoa, udal-zergen hobariaren bidez, bai eta udal-eraikinetan energia berriztagarriko sistemak instalatzearen bidez ere.
Herritarren parte-hartzea bultzatuko dugu, eta udal-kudeaketa garden, arin, arduratsu, eraginkor eta hurbilaren alde egingo dugu, auzotarrekin etengabe hitz eginez.
Nekazaritza- eta abeltzaintza-ekimenak bultzatuko ditugu, gure udalerriaren motor ekonomiko gisa. Gure produktuen eta marken balio erantsia indartuko dugu, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan.
Lan egingo dugu adinekoentzako programetan, Iruraiz-Gaunako herrietako herritarren artean kohesio soziala sortzeko, horrela haien bizi-kalitatea hobetzeko.
Abian jarriko ditugu despopulazioa saihesteko politikak, lehendik daudenen osagarriak, udalerrian erroldatutako familientzako jaiotza-laguntza bultzatuz.
Komunikazioak hobetuko ditugu, bai garraioari dagokionez (joan-etorriak, argia kargatzeko puntuak eta abar), bai telekomunikazioei dagokienez.