IZURTZAko Alkatetzarako Hautagia
Izurtza hurbila, hjerritarren alde lan egingo duena.
AROA GONZALEZ URIARTE
BATIRTZE MIOTA SAGASTAGOIA
DOMINGO GORROÑO GEREDIAGA
JUAN JOSE GARATE TOTORIKAGUENA
J.
OSKAR ZARRABEITIA ASUETA
MARIA CARMEN ALBERDI GAMAZO
BI-623 errepideko abiadura moteltzea eta bidearen segurtasuna hobetzea, kutsadura akustiko eta anbientala saihestuz eta herritarren segurtasuna areagotuz.
Hirigintza eredu berri batekin gune publiko gehiago sortuko ditugu, bai eta berdegune gehiago ere, jolasgune gehiago. Horrek denak eratuko du herrigune berri bat. Elkarte guztiek izango dute beren lokala.
Etxebizitzarik ezak dakar biztanleriak ere behera egitea. Gai honi konponbidea emateko, hainbat proposamen planteatuko ditugu etxeak eraikitzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiari eskatuko diogu falta diren bidegorri zatiak egin ditzan, auzoen arteko eta mugakide ditugun udalerrien arteko konexioak hobetzeko.
Auzoak gure ardura nagusi dira. Horregatik Auzo-taxi zerbitzua hobetuko dugu eta erabilera zabalduko dugu. Landa guneetako azpiegiturak hobetuko ditugu.
Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen beharrizan sozial eta ekonomikoak aztertuko ditugu eta gure nagusien autonomia landuko dugu.
Energiaren eraginkortasuna areagotzeko neurriak jarriko ditugu martxan eta birziklapena eta hondakin gutxiago sortzea izango dira sustatuko ditugun neurriak.
Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak, industria eta ostalaritza babestuko ditugu eta beren beharrei erantzungo diegu. Bertoko produkzioaren alde egingo dugu.
Herritarren eta Udalaren arteko komunikazioa eta harremanak ahalbidetzeko tresnak eta bideak ezarriko ditugu, are gardentasun handiagoa bermatzeko.
Izurtzako elkarteak babestuko ditugu. Laguntza ekonomikoak emango dizkiegu kultura, euskara, kirola, aisia eta gazteria alorretarako.