KARRANTZAko Alkatetzarako Hautagia
Etorkizuna Karrantzarentzat.
SERGIO FERNANDEZ OLAZABAL
JOSEBA HERNAIZ GARAI
MARIA ANGELES ZORRILLA LOPEZ
LAIDA TREVILLA CEARRA
IRENE SANTISTEBAN LLAMOSAS
IRENE EDESA GOMEZ
JOSU RUIZ SAINZ
JORGE ORTIZ FERNANDEZ
ITXASNE LLAMOSAS RIVERA
PEDRO MARI ORTIZ SANTISTEBAN
IRUNE RUIZ DE LA PEÑA
Garraio-zerbitzu publiko duina eta kalitatezkoa bermatuko dugu. Trena izango da eskualdea Bilborekin lotuko duen ardatza eta autobusa osagarria izango da.
Kontxa eta Ambasaguas oinezkoentzat lotuko ditugu, ikastetxearekiko lotura lehenetsiz eta El Callejo, La Tejera, Molinar eta Soscaño ere gerturatuz.
Osasun-zentroa eraberritu eta handitu egingo dugu, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Jadanik ditugun espezialitateei berriak lortzen saiatuko gara.
Sektore osoarekin elkarlanean, abeltzaintzaren bideragarritasunaren aldeko apustua egingo dugu, ingurumen eta ekonomia iraunkortasuna hobetuz.
Kontxa eta Ambasaguas bitarteko ibaian zeharreko ibilbidearen proiektua berreskuratuko dugu, kiroldegia integratuko dituen pasealeku bat sortzeko.
“Karrantza” marka sortuko dugu, tokiko produktuak, jatetxe-arloko baliabideak eta ibarreko ostatuak sustatzeko, enplegua sortzen eta finkatzen lagunduz.
Auzoen iraupena bermatzeko eta gazteei etxebizitzak eskuratzen laguntzeko, egoera txarrean dauden etxebizitzak zaharberritzeko programa bat sortuko dugu.
Haraneko eskaintza turistikoa sustatuko dugu ikastetxeak ekartzeko programa batetik abiatuta, enplegua sortuz eta sektorearen kalitatea hobetuz.
Kultur etxeko ekintzak areagotuko ditugu eta kultura-batzorde bat sortuko dugu, kultura-jarduerak sustatzeko gure nortasuna eta historia iraun dadin.
Udaleko elkarlanerako lantoki bat sortuko dugu, ekintzailetza bultzatzeko eta ekintzaileen, enpresen eta telelangileen sinergiak aprobetxatzeko.