KORTEZUBIko Alkatetzarako Hautagia
Kortezubiko ongizatearen eta gizarte-kohesinoaren alde.
MIREN KARMELE ENBEITA OZAMIZ
JOSE ANTONIO GOIRIENA ARRATE
ENERITZ OZAMIZ MONASTERIO
LANDER DE BILBAO ALCANTARA
AINHOA ETXEBARRIA URIBE
MARIA NIEVES ALVAREZ FUENTEFRIA
JULEN GOIKOLEA ZABALBEASKOA
Herriko zerbitzu publikoak hobetu eta ingurukoetara iristeko laguntzak emongo doguz, hazkunde eta ongizate aukera pertsonalak bardintzeko.
Udalerri kohesionatu, erakargarri eta irisgarri baten garapena bultzatuko dogu, auzo guztiak entzunez eta hobetzeko beharrei erantzunez.
Energia aurrezteko konpromiso publiko eta pribatua sustatuko dogu, eta hiri-garbiketa, bideen zaintza eta birziklatze-ohiturak indartuko doguz.
Ongizatean, bardintasunean, zahartze aktiboan eta Kortezubiko menpeko pertsonen eta haien zaintzaileen arretan aurrera egingo dogu.
Agenda bateratu eta parte-hartzaile baten bidez, aisialdi -zerbitzuak eta jarduerak dinamizatuko doguz, haurrentzat, gazteentzat, familientzat eta adinekoentzat.
Euskara bultzatuko dugu gure bizilagun guztien arteko elementu integratzaile gisa. Bere erabilera dinamizatzeko garatzen diren ekimenak babestuko ditugu.
Geure lehen sektorea, ostalaritza eta garapen ekonomikorako UBAI ekimena babesten jarraituko dogu, Kortezubirako eta eskualde osorako.
Turismo orekatua sustatuko dugu, errespetuzkoa eta auzoen integratzailea dena. Gutxien ezagutzen den ondarea, ostalaritza eta tokiko produktuak balioan jarriko ditugu.
Prestakuntzako eta enpleguko aukera, ekimen eta zerbitzu mankomunaduak bultzatu, geure gazteek euren etorkizuna Kortezubin eraiki daiezan.
Auzoetan entzuten eta informazinoa emoten jarraituko dogu, eta herritarren iradokizunen aurrean parte-hartzea eta jarrera aktiboa sustatzen.