LARRAUL 2023

JOSE AGUSTIN ARRIETA

LARRAULko Alkatetzarako Hautagia


JOSE AGUSTIN ARRIETA

Aurrera egiteko oinak lurrean, burua argi, besoak zabalik, eskuak lanean, euskara ahoan eta herria bihotzean.

Taldea

JOSE AGUSTIN ARRIETA EGUIGUREN

MARIA ISABEL VAQUERO MONTERO

MARKEL ARANBURU BARTAU

IZARO ALKORTA ANDOAGA

AMAIA PEON ELORZA

AITANA AGUIRRE LOYARTE

GORKA ARREGUI AGUIRRE

Egistasmoa

1

Abertzaleak gara. Herri honetan sinisten dugu. Euskaldunok, herri gisa, gure etorkizuna era libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea dugu. Euskaldunak gara eta euskara da gure hizkuntza. Gure nortasunean errotuta irekitzen gara mundura.

2

Elkarbizitza baketsua bultzatuko dugu Larraulen, guztiok elkarrekin onez bizitzeko herria eginez, nagusi nahiz sasoiko jendea, berdin gazteak eta haurrak.

3

Gure helburua da Udalaren kudeaketa ekonomiko jasangarria garatzea, larrauldarrek behar dituzten oinarrizko zerbitzuak bermatuz. Aldi berean, landa inguruneari eutsiz, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzen ahaleginduko gara, bereziki, gizarte zerbitzuak, euskal erakundeekin elkarlanean.

4

Herriko gai nagusietan herritarren parte-hartzea bultzatuko dugu. Horretarako giltza larrauldarrei entzutea eta herriarekin harremana izatea da. Hala egingo dugu. Gardentasuna izango da gure irizpidea.

5

Herri Eskola Larraulgo altxorra da, belaunaldi berriak herrian bertan hezitzen hasteko bitarteko garrantzitsua. Arreta berezia jarriko diogu Herri Eskolari, sendotu eta garatu dadin.

6

Larraulgo geroa dira gazteak. Gure herrian bizitzen jarraitzeko aukerak bilatzen eta Larraul erakargarria izan dakien lan egingo dugu. Besteak beste gure gaztetxoen aisialdia eta bizitza sozio-kulturala bultzatuko dugu, herriko eragile izan daitezen.

7

Larrauldarrek herrian bertan bizitzen jarraitzeko, behar bezalako aukerak izan behar dituzte. Hori horrela, gure herriaren izaera eta tamaina kontutan hartuta, etxebizitza berrien eraikuntza sustatuko dugu.

8

Larraul landa inguruneko herria izanik, zeresan handia dute baserritarrek. Gure herriaren izaera moldatu dute beren langintzarekin, eta baita naturarekiko harremanaz eta begiruneaz ere. Baserritarrekin elkarlanean aritzea bultzatuko dugu Udalean.

9

Naturak adierazten du Larraulen izaera neurri handi batean. Gure izadia zaintzea ezinbesteko ardura da eta guztioi dagokigu errespetatzea. Horrela, gainera, klimaaldaketari aurre egingo diogu eta Udalean ingurumena babesteko lan egingo dugu.

10

Herri erronkei erakundeek elkar hartuz erantzun behar diegu. Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin nahiz Tolosaldeako edota Aitzondoko beste udalerriekin elkarlanean arituko gara aipaturiko helburuak lortzeko.

Gipuzkoako
Berriak