LAZKAOko Alkatetzarako Hautagia
Lazkaok aurrera egiteko gure bidea. Gure hitza, gure konpromisoa.
Kepa Zubiarrain Erauskin
Eneritz Miranda Muxika
Aitor Altuna Oyarbide
Amagoia Naldaiz Mingo
Jose Manuel Sese Eztala
Unbe Etxaniz Perez
Aritz Goikoetxea Gonzalez de Audicana
Benita Goñi Padura
Xabier Iberoaga Garmendia
Mariana Patrascu
Iñaki Estensoro Sarasola
Ana Maria Irastorza Izagirre
Antonio Costa Casco
Lazkaok, enplegua sortzen duten industria, komertzio, zerbitzu edo lehen sektoreko jarduerentzat eskaintza erakargarria izan dezan lan egingo dugu.
Lazkaomendira, eta Agauntzaren ertzean Beasaineruntz, gure ondare naturala eskura jarriko digun oinezko ibilbidea proposatzen dugu.
Aurrezpen energetikoko neurriekin jarraitu. Komunitate energetikoak bultzatu. Sustraitz errekaren zatiak azaleratzeko proiektua landu.
Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean jarraituko dugu, anbulatorioaren handitzea bultzatzen, Lazkaoko beharrei erantzungo dien errealitatea izan dadin.
Etxebizitza eskaintza izateko bideak landuko ditugu edozein pertsonak bere bizi proiektua herrian aurrera eraman ahal izateko.
Adinekoentzat apartamentuak, non herritarrek egunerokoan zaintza, garbiketa, otordu eta antzeko zerbitzuak eskura dituzten.
Gune Historikoa biziberritzeko, Jauregiak, ostalaritza, kultura, ostatu edo antzeko jarduera ekonomikoak izateko aukeraren aldeko apustua egingo dugu.
Hiribarren, Harizti eta plaza lotuko dituen bide berri bat. Herrirako sarrera-irteerak erraztu eta erdiguneko kaleetako trafikoa murriztuko duena.
Kultura, hezkuntza, kirol edo aisialdi arloan herriak dituen beharrei erantzuteko egungo ekipamenduak hobetu eta berriak sortzeko bidea egingo dugu.
Gizarte modura planteatzen zaizkigun erronkei aurre egiteko erantzun kohesionatu eta babes sozial zabalak eratzeko bideak landuko ditugu.