LEABURU-GAZTELU 2023

Iñaki Joseba Patirki Aguirre

LEABURU-GAZTELUko Alkatetzarako Hautagia


Iñaki Joseba Patirki Aguirre

Nolako Leaburu-Txarama nahi dugun.

Taldea

Iñaki Joseba Patirki Aguirre Arizmendi

Juan Eustasio Urdapilleta Urtuzaga

Ane Peon Elorza

Ainhoa Alkain Aiestaran

Larraitz Odriozola Eizaguirre

Joseba Imaz Ganzarain

Maria Isabel Ikutza Arias

Egistasmoa

1

Leaburu-Txaramaren etorkizunerako garrantzitsua da gazteak herrian bizitzea. Guztion ona kontutan hartuz, EAJ-PNVk Hiri Antolamenduko Plan Orokorra garatuko du gazteentzat etxebizitzak egiteko.

2

Txaramako auzoak bultzada baten premia du. Txaramako herri gunea erabat berritzeko eta berregokitzeko egitasmoari helduko diogu Udaletxean.

3

Leaburu-Txaramako azpiegiturak mantentzeko lanak egingo ditugu, besteak beste, herri-bideak konpondu eta hilerria eraberritu eta txukundu.

4

Medikuaren kontsultan hitz egiten dena entzun egiten da kanpotik. Beraz, Osasun Sailarekin ados jarri eta soinu-isolamendua ziurtatzeko lanak egingo ditugu, jendearen intimitatea babesteko.

5

EAJ-PNVk gizarte zerbitzuak sustatu eta etxez-etxeko laguntza eskatzen dutenei erantzungo die, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.

6

Leaburuko plazako loreontziak aldatu egingo ditugu, burdinazko txapak arriskutsuak direlako ume txikientzat eta adinekoentzat.

7

Gipuzkoa eta Euskadi ingurumenaren alde egiten ari diren ahaleginaren arrastoan joan nahi dugu. Horretarako zaborren birziklatzea indartuko du EAJ-PNVk Leaburu-Txaraman.

8

Garrantzitsuak dira guztiok eskura dauzkagun zerbitzuak. Horregatik, erabilera anitzeko herriaren lokalak zaintzeaz arduratuko gara.

9

Herri txikia eta bizia gara. Herritarrak aintzat hartuz egiten du politika EAJ-PNVk. Leaburu-Txaramako bizilagunen parte hartzea bultzatuko dugu, batez ere gazteena.

10

Euskarak egiten gaitu euskaldun beste ezerk ez bezala. Euskadik, herri gisa, bere etorkizuna era libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea du. Horra LeaburuTxaramako herriari eskaintzen diogun iparrorratz abertzalea.

Gipuzkoako
Berriak