LEGAZPIko Alkatetzarako Hautagia
Jarrai dezagun etorkizuna eraikitzen. Jarrai dezagun etorkizuna ereiten.
Eric Galvez Alvarez
Amaia Aizpurua Makazaga
Miryam Galilea Ibañez
Edurne Matías Gaztañaga
Josu Galilea Ibañez
Mikel Alberdi Larrañaga
Francisco Javier Iraeta Alvarez
Ane Urkiola Alustiza
Aitziber Beldarrain Robles
Maite Lombide Lizarralde
Iñigo Imaz Alcelay
Iñigo Alberdi Larrañaga
Koldobike Olabide Huelga
Gizarte Zerbitzuetan erreferente izaten jarraitzea. Bellotako pentsio zaharrean (Ezkurrenea) eguneko arreta zerbitzua, tutoretzapeko etxebizitzak eta gazteentzako apartamentuak hartzea.
Latxartegiko parkea berritzea eta jolasgunean estalkia jartzea. Jolasak ere aldatu egingo dira.
San Inazioko txabolen inguruan sortutako bizikidetza arazoa konpontzea, eta ondoren, aparkaleku bat eta jolasgune bat egokitzea.
Gure auzoak hobetzen jarraitzea. Adibide gisa, Aizkorri kaleko ardatz nagusia hobetzea eta Urtatzako depositua berreskuratzea bultzatzea.
Bidegorria hobetzea eta handitzea, aparkaleku berriak sortzea, ingurumena errespetatzen duen Junetorria izatea eta geltokiko obra amaitzeko Adif presionatzen jarraitzea.
Kiroldegiko gimnasioa berritzea eta handitzea eta ordutegia luzatzea. Futbol zelaiko belarra ordeztea, atletismoko pistak hobetzea eta aldagelak berritzea.
Guriditegi eta Olaberriako ur beltzen azpiegitura faltaren arazoa konpontzea, Gipuzkoako Urak-ekin batera.
Merkataritzari, enpresari eta lehen sektoreari dirulaguntzak emanez eta udal zein eskualde planekin lagundu; belaunaldien arteko erreleboa landu eta enpresak erakarri.
Legazpiko Hezkuntza Mahaia sortu, elkarbizitza osasuntsua eta inklusiboa hobetzeko eta hezkuntza beharrak identifikatuz, erantzun bateratu bat emateko.
Hizkuntza Politika indartzea, euskararen erabilera areagotzeko erronkarekin. Gure kultur taldeen maila handia aprobetxatu, ekitaldi gehiago sustatuz.