LEGORRETA 2023

Aitziber Meabe

LEGORRETAko Alkatetzarako Hautagia


Aitziber Meabe

Udala esnatu beharra daukagu, legorretarrok, bertan bizi eta lan egin ahal izateko.

Taldea

Aitziber Meabe Sorazu

Garbiñe Garmendia Etxeberria

Ainara Amenabarro Etxeberria

Miren Rezola Lasa

Izaskun Latienda Esnal

Rebeca Valles Quijada

Lourdes Amondarain Esnaola

Agurne Lasa Sarasola

Miren Izaskun Zubeldia Otegui

Egistasmoa

1

Etxebizitzak sustatu, bereziki, gazteentzat. Udalak jarrera aktiboarekin babestutako etxeak sustatuko ditu, Zubiaurre auzoan, bereziki gazteak emantzipatzeko eta beste talde zaurgarrienentzat.

2

Errepide zaharra bulebarizatzeko saihesbide berria. Gure herria zeharkatzen duen errepide zaharra bulebarra bilakatuko dugu, herritarren bizi-kalitatea hobetezko eta horretarako, saihesbidea egin beharra dugu.

3

Paper fabrikako eremuaren berrikuntza. Paper fabrikako eremuaren ordenazio plangintza egiterakoan, lehentasun osoa eman nahi diogu, bulego eraikina berreskuratzea eta trafikoaren sarbideak.

4

Gimnasioa eta igerilekua. Herriko kirol azpiegitura hobetuko dugu, udal gimnasioa sustatuz eta hainbeste desiatzen den igerilekua definitzen, bai azterketa ekonomikoa bai kokapena.

5

Energia berriztagarrien komunitatea. Arizpe harrobiko lur eremuan eguzki plaken proiektua sustatuko dugu eta herritarren komunitate energetikoa bultzatuko dugu, EVErekin elkarlanean.

6

Gazte lokalak. Gazteak elkartzeko eta beren aisialdia errazteko, udalak gazte lokalak sustatuko ditu, beti ere, adinari egokitutako araudiarekin eta elkarbizitza errespetatuz.

7

Herri kohesionatua lortzeko urratsak. Belaunaldiarteko elkarbizitza sustatzeko, eguneko zentroaren bideragarritasuna landuko dugu eta, kultur aniztasunari begira, bizilagun berrien errotzean sakondu.

8

Oriar Jauregia, herriko ondarea berreskuratu. Zeharo utzita eta egoera kaxkarrean dagoen herriko ondarea den Oriarko Jauregiari irtenbidea bilatu eta, inguruko eremu berdea herrirako berreskuratu.

9

Tren Geltoki berria, errealitatea bilakatu. Orain arteko urrats guztiak EAJren eskutik etorri dira bai udealetxean bai kongresuan, orain, proiektua errealitatea bilakatzeko garaia iritsi da.

10

Herriko merkataritza suspertu. Herriko merkataritza suspertzeko elkarlana jorratuko dugu eta negozio berriak zabaltzeko, hutsik dauden lokalaren bat, ekintzaile eskutan ipini.

Gipuzkoako
Berriak