LEMOIZko Alkatetzarako Hautagia
Danontzako Lemoiz bat egiten.
ANTXON ABAROA EGURROLA
NAIA OURO ARTEGI
ITZIAR MOLINA ANTUNEZ
JAGOBA MADARIAGA GAUBEKA
AITOR EZPELETA BILBAO
AINHOA UNTZA GONZALEZ ARRIZABALAGA
ARRATE OJINAGA OURO
JOSEBA ARGOITIA IBARROLAZA
MILAGROS LASA MARDARAS
Gure udalerriko aparkaleku-edukiera handitzeko, trafikoa antolatzeko eta bide-segurtasuna hobetzeko konpromisoa berresten dogu.
Andrakako trafikoa arautu eta antolatuko dogu, abiadura murrizteko eta oinezkoen segurtasuna handitzeko proiektu bat garatuz.
Urizarreko Torreburu aisialdi-gunea eta lorategiak egokituko doguz, eremua aisialdirako eta kirola egiteko gune gisa sustatuz eta mantenduz.
Euskara erabiltzeko ekimenak bultzatuko doguz, gure bizitzaren parte izan eta euskaraz bizi ahal izateko. Kirola sustatuko dogu ohitura osasungarriak bultzatzeko.
Herri erakundeen arteko ekimenak (BIMEP, lurreko akuikultura…) aprobetxatuko doguz gure udalerrian enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko.
Armintzako frontoiaren birgaitze osoa. Aurreko aldea aldatu eta sartzeko erreztasuna eta segurtasuna hobetuko doguz. Urizarreko frontoiak konponduko doguz.
Hirigintza-hazkunde iraunkorraren aldeko apustua egiten dogu. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) garatzen jarraituko dogu, etorkizuneko Lemoiz diseinatuz.
Egoera ahulenean dauden pertsonei laguntzeko politikak bultzatuko doguz. Mugitzeko zailtasunak dituzten kolektiboentzako garraio-zerbitzu bat sortuko dogu.
Hiru trantsizioei (energetiko eta klimatikoa, digitala eta sozio-sanitarioa) aurre egitea eta, oro har, udal-kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea dira gure erronka nagusiak.
Zuntz optikoaren hedapena, eta asfaltoaren, saneamenduaren, ur-horniduraren eta hondakinen kudeaketaren hobekuntza burutzeko lan egingo dogu.