MAÑARIAko Alkatetzarako Hautagia
Ilusioa eta esperientzia, Mañarian bizi-kalidadea bermatzeko.
JULEN URIBELARREA LASUEN
JON MURUAGA GARMENDIA
LEIRE AZKARRAGA BERNAOLA
RUBEN GOROSPE ARTABE
AGURTZANE LEGORBURU AREITIOURTENA
ENEKA GOITI ARZUBIA
AITOR BERNAOLA OLIDEN
Argiteria eta saneamentua hobetu, espaloiak konpondu, landabideen mantenimentu egokia egin eta bide-segurtasunaren alde behar egingo dogu.
Espaloiak egokituko doguz gurpil-aulkien eta haurrentzako autoen mugikortasuna errazteko, eta irisgarritasuna hobetzeko. Urkuletarako bidean oinezkoentzako bidea egokituko dogu.
Pazienteentzat egokiagoa eta erosoagoa dan mediku-kontsultategi bat zabaltzen ahaleginduko gara. Lan egingo dogu farmazia edo botikin zerbitzua udalerrian ezartzeko.
Herriko alkarte guztiei laguntzak eta babesa emongo deutsegu. Hareekaz bilerak egingo dira, planteautako helburuetan eta hobekuntzetan aurrera egiteko.
Zahartze aktiboa bultzatuko dogu, bakardadean dagozan pertsonei laguntza-zerbitzua eskainiz. Genero-berdintasunaren alde lan egingo dogu.
Diru publikoa zorroztasun ekonomikoz eta eraginkortasunez kudeatuko da. Gardentasuna eta modernizazioa izango dira gure jardueraren lehentasunak.
Tximiniak garbitzeko eta su-itzalgailuak erosteko dirulaguntzak emongo dira. Eguzki-plakak eta aerotermia sistema instalatzen lagunduko da.
Gure herriko eta ermitetako jaiak bultzatuko doguz, herritarregaz alkarlanean. Hitzaldi interesgarriak antolatuko doguz, kirola praktikatzea sustauko dogu.
Harategi zaharreko lokalera urteera eta konponbide egokia bilatzen ahaleginduko gara, bizilagunak partaide eginez. Zerbitzuak eta azpiegiturak hobetuko doguz.
Herria eta bere ingurua ezagutzeko ibilbideak bultzatuko doguz. Aparkaleku premina barririk dagoan aztertuko dogu.