MARKINA-XEMEINko Alkatetzarako Hautagia
Ilusioa, konpromisoa eta alkarlana, gure marka.
LUIS MARIA EGURROLA ARAKISTAIN
IRUNE DURALDE MUGURUZA
ALEXANDER LARRINAGA URRUTIA
FRANCISCO RUEDA MUÑOZ
AMAIA LARRAÑAGA UGARTE
ASIER URRUZUNO BLAZQUEZ
JABIER ALBERDI IBAIBARRIAGA
IDOIA ARRIETA ARREGI
SARA GERENABARRENA LAKA
BEGOÑA ZELAIA GUENAGA
IBRAHINA NDIAYE SIMA
ANGEL KAREAGA LAKA
LOURDES BARINAGARREMENTERIA ANSOLA
Etxebarria eta Markina-Xemein batuko dabezan saihesbide barria estreinatuko dogu legealdi honetan. Honi esker herrigunea eraldatzeko aukera izango dogu.
Markina-Xemein eta Etxebarria lotzeko bizikletentzako bidea eta Kareaga poligonora bidegorria egingo dogu. Bizkaibus zerbitzua hobetzeko lan egingo dogu.
Argi indarra eta edateko ura, geure herriko auzo eta landa eremura bere zabalduko doguz, landa eremuko bideen konponketa lanak egiteagaz batera.
Tokian tokikoa, hemen gurea! 0 kilometroko produktuak bultzatu, geure herriko merkataritzagaz lan egin eta ehun ekonomikoa sendotuko doguz.
Kultur ekitaldietarako eraikin barri bat lortzeko ahaleginean jarraituko dogu. Euskara eta kultura herritar guztiengana heltzeko bideak erraztuko doguz.
Herriko eskola eraikinean hobekuntzak egingo dira. Dauden ekipamenduetan jarriko dogu arreta, instalazioak hobetzeko eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.
Zahartze aktiboko programak, umeentzako aterpe barria eta gazteentzako aisialdi programak sustatuko doguz, baita be, etorkinentzako harrera plana garatu.
Barinaga-Ondarroa ibilbidea lantzen jarraituko dogu, herriko ondarea sustatu eta autokarabanentzako eremuari bultzada emongo deutsagu.
Klima aldaketa borrokatuz, udal eraikinetan energia barriztagarrien instalazioak jarriko doguz eta energia-komunitateak bultzatuko doguz Markina-Xemeinen.
Bardintasun planetik bardintasuna hedatzera. Genero bardintasunaren aldeko politikarekin jarraituko dogu, aurreko legealdian garatutako plana beteaz.