MARURI-JATABEko Alkatetzarako Hautagia
Maruri-Jatabe elkarrekin eraikitzeko prest.
ERLANTZ URRESTI OLASAGASTE
KELTZE ELORRIAGA GARAI
AINARA ARKOTXA ALMERO
AITZOL OLABARRI ASKASIBAR
MIKEL LARRAURI AURREKOETXEA
ELENE GANGOITI URRUTIA
LANDER PLAZA URIARTE
IGONE CASTILLO ORAMAS
UNAI GANGOITI CISCAR
Udalerri biziago bat nahi dugu eta bizilagunen arteko komunitate sentipena berreskuratu. Horregatik herrian leku estali bat izatearen alde egingo dugu.
2030 Agenda garatuko dugu. Pertsonen ongizatea zaintzeko eta ingurumena babesteko, ekonomia zirkularreko jarduerak edo energi komunitateak bultzatuko ditugu.
Tokiko ekintzaileentzat eta enpresa ekoizleentzat lokal publikoak egokituko ditugu eta Coworking gela bat egingo dugu kalitatezko enpleguak bultzatzeko.
Berdintasun Plan berria eta sentsibilizazioa bultzatuko dugu Maruri-Jatabeko gizarte, plurala, berdintasunezkoa, ekitatiboa eta bidezkoa izateko.
Euskara sustatzeko planaren bitartez (ESEP), euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzeko ahalegina egingo dugu, egungo ekintzak indartuz eta jarduera berriak sortuz.
Kirol instalazioak berritzeko konpromisoa hartuko dugu. Zahartzaro aktiboa ahalbidetuko dugu makina bereziekin eta gazteentzat kalistenia parke bat egingo dugu.
Etorkizun iraunkorra bultzatuko dugu energia eraginkortasunerako plan bat eginez eta mugikortasuna hobetzeko Auzo Taxia eta Taxi Bonoa jarriko ditugu martxan.
Gazteriaren hezkuntza prozesuan laguntzeko, ikasketa gela berri bat, eta teknologia berriak erosteko eta garraio publikoa sustatzeko diru-laguntzak emango ditugu.
Herriko 12 auzoetako bazter guztiak zainduko ditugu, gure auzoetako bide eta areketan hobekuntzak eginez, Sakalde auzoan egin diren obren antzera.
Jatabeko EAJ-PNV-ko taldearen helburua kudeaketa gardena eta eraginkor bat izatea izango da, beti ere herritarren iritzia ezagutuz eta entzute aktiboa bultzatuz.