MENDATA 2023

JOSEBA MALLEA

MENDATAko Alkatetzarako Hautagia


JOSEBA MALLEA

Lanean gogoz, ilusioz eta konpromisoz.

Taldea

JOSEBA MALLEA LAMIKIZ

IRUNE BENGOETXEA MIRANDONA

JUAN TOMAS LEJARCEGUI ZUBIZARRETA

OLGA MANDALUNIZ OLABARRIAGA

JOSE KARMELO ARANAS LEGARRA

NILE OLANO CENIGAONAINDIA

GORETI ZUGAZAGA MALLEA

Egistasmoa

1

Egungo biztanleriari eutsi eta herritar berriak erakarri nahi ditugu. Horretarako, estrategiak sortuko ditugu, Mendata gazteentzako udalerri erakargarri bihurtzeko.

2

Udalerria dinamizatuko duten aisialdiko jarduerak programatuko ditugu, adin-talde guztiek eta alor guztietako taldeek integrazio-maila handiagoa izan dezaten.

3

Berdintasuna esparru guztietan bete behar dugun zeharkako elementua da. Berdinbidean programan ezarritako ildoei jarraituz, berdintasunaren alde lan egingo dugu.

4

Gure izaera eta nortasuna sakondu eta balioan jarriko dugu, herri gisa dugun nortasuna gure sustrai kulturalekin uztartuz.

5

Garapen iraunkorraren aldeko apustua egingo dugu, sistema energetiko berriak ezarri eta instalatzeari eskua luzatuz, beti ere gure ingurune naturala babestuz.

6

Zerbitzu publikoak mantendu eta hobetuko ditugu bizi-kalitate maila altua eskain dezagun eta horretan lagunduko duten azpiegiturak ere garatuko ditugu.

7

Kalitatezko enpleguaren alde egiten jarraituko dugu. Lan-aukera berriak eskaintzen dituzten enplegu-arroak, eta egokitzapen- eta prestakuntza-programak sortuko ditugu.

8

Mendatan ahalik eta hirigintza-garapen handiena lortzeko lan egingo dugu, beti ere garapen hori jasangarria, atsegina eta Mendatako beharretara egokitua izan dadin.

9

Gure inguruko udalerriekin eta udalaz gaindiko erakundeekin elkarlanean arituko gara, zubiak eraikiz eta gure esparru sozioekonomikoa bateratuz eta bultzatuz.

10

Udal kudeaketa garden, zorrotz eta eraginkor baten aldeko apustua egiten jarraituko dugu, gure bizilagunentzako inbertsiorik beharrezkoenak lehenesteko gai izango dena.

Bizkaiako
Berriak